Portadako eta goiko argazkia: Eskoriatza K.E. / Testua: MB / 2012-ko irailak 21, ostirala
Maila guztietako entrenamendu saioak iraila hasieran hasi ziren, eta pasa den asteburua elkarbizitza asteburua izan zuten Espejon.
8 eta 26 urte bitarteko talde guztietako neskak izan ziren bertan, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Arrasatekoak; guztira 50 pertsona baino gehiago.
Bertarako zituzten helburu guztiak bete ziren, besteak beste, elkarbizitza, ondo pasatzea eta taldeko neskak beraien artean ezagutzea. Era guztietako ekintzak egin ziren: kirola, jokoak, antzerkia, abestia,…
Denboraldi honetarako nesken saskibaloi sailaren kirol eskaintza honakoa da:
- Saski eskola: 2001, 2002, 2003 eta 2004 urteetan jaiotakoendako. Entrenamendu orduak:
- Infantilak Arrasaten: 1999 eta 2000 urte bitartean jaiotakoak (2 talde)
- Kadeteak
- Gazteak
- Seniorrak
Guzti honekin 100 neskek parte hartzea espero dute, eta bide batez, elkarteak neska guztiak animatzen ditu Eskoriatzako saski eskolan izena ematera. Izena eman daiteke:
Aurtengo denboraldian hainbat ekintza egingo dira, sorpresa ugarirekin, eta hainbat txango Euskal Herrian eta bertatik kanpora ere.
Era berean, bihar (zapatua) Eskoriatzako kiroldegian 12:15ean, ekipazio berriaren aurkezpena ospatuko da.