Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
e-liburuak, filmak, musika,... ere gomendatzen ditu

Biblioporrak gidak 25 egin ditu liburutegiko altxorrak eskura jartzen

7 udal-liburutegiek bideo bat egin eta zabaldu dute egitasmo honen nondik-norakoak azalduz. Gainera, urteurrenean gaudenez, azken 25 urteotako liburu onenak gomendatzen dituzte.

590.Biblioporrak.25urte (id: 4393051)


Bideoa: Biblioporrak / Testua eta argazkia: Gontzal Landa Herbias / 2019ko uztailak 10, asteazkena

 

Urteurrenaren aurkezpena gaur eguerdian egin da Kulturaten, eta ondoko lagunek parte hartu dute aurkezpenean [ezkerretik hasita]:

  • Olga Jauregi, Aramaioko Udal-liburutegiko arduradun
  • Arantzazu Ibarrondo, Oñatiko Udal-liburutegiko arduraduna
  • Asun Agiriano, Arrasateko Udal-liburutegiko haur-bibliotekaria
  • Jasone Erostarbe, Legazpiko Udal-liburutegiko langile
  • Mila Agirrezabal, Bergarako Udal-liburutegiko arduraduna

Iñaki Agirianok (Eskoriatzako Udal-liburutegiko arduraduna) eta Joseba Lopez de Armentiak (Aretxabaletako Udal-liburutegiko arduraduna) ere egitasmoko ordezkariak ditugu. Izan ere,7 liburutegik hartzen dute parte Biblioporretan.


Orain direla 25 urte abiatu zuten, "liburutegiak batez ere umeek eta gazteek erabiltzen zituztenean. Bazirudien helduentzako toki aproposak ez zirela".


"Hortaz kezkaturik, lau liburutegitako ordezkariek 1994an bilera bat egin zuten, eta gida bat egitea pentsatu zuten, liburutegira sartzen ziren liburu onak (altxorrak) herritarrei hurbiltzeko".


Hala sortu zuten Biblioporrak gida, eta hastapen haietan liburu gomendarrien zerrenda bat baino ez zen. Denboraren poderioz, baina, irudiak sartzen hasi ziren, erakargarriagoa egite aldera, eta azken urteotan gomendioak gehitu dizkiete.


Ordutik edukiei dagokienean ere eraldaketa izan da: "Liburuak soilik gomendatzetik musika, filmak,... ere gomendatzera pasa ginen. Azken urteetan liburu digitalak gehitu ditugu".


Hala, gomendaturiko liburua e-liburutegian eskuragarri egonez gero, Euskadiko liburutegi digitaleko plataformako helbidea zehazten dute Biblioporrek.


Oro har, gida hau "lantalde baten emaitza da, eta bertan zuzenean lan egiten ez duten arren, gure lankideek ere zeharka posible egiten dute. Beraz, eskerrik asko":


"Sonia, Amaia, Ane, Olatz, Nerea, Adela, Saioa, Mertxe, Gari, Laida, Marian, Oskar, Joseba, Marina, Nagore, Izaskun, Maite, Iñakiri".

 

Aurkepenean azpimarratu dute aniztasunaren garrantzia: "Talde anitza garenez, gustu ezberdinak islatzen dira gidan eta kalitatea bermatzen ahalegintzen gara".


Kontuan hartzekoa da "Biblioporrak egitea ez dela lan erraza", eta "ordu asko behar ditugu liburuak irakurtzeko, aukeratzeko, baztertzeko, gure artean adosteko,...".


Bide horretan "25 urteotan talde indartsu bihurtu gara, eta sokakide onak bihurtu gara. Desadostasun guztien gainetik hemen gaude, eta talde profesionala dugu".


Biblioporrak ere "gonbite bat da herritarrak bibliotekara etor daitezen, denontzat baitugu proposamen interesgarririk. Hala, gura dugu liburutegiak topaleku bihurtzea".


"Literaturaren bitartez gizarte kritiko bat sustatu nahi dugu, eta liburutegia hainbat gauza da: memoria, historia, elkarrizketa eta aniztasuna".


Aurtengo Biblioporren gida berezia denez, gehitu egin dizkiote azken 25 urteetako liburu azpimarragarrienak. Horretarako, "atzera begirako ariketa egin dugu, eta helduentzako eta haurrentzako liburuxka bana eskaintzen ditugu".


Urteurren honen harira ere, Biblioporren nondik norakoak laburbiltzen dituen bideo bat egin dute, "umoretsu eta era informal batean, liburutegien irudi seriotik at". Halaber, sare sozialen, whats app-aren, udal-instalazioen,... bitartez zabaltzen dihardute.


Biblioporrak gidari berari dagokionean, gida ere jendartean zabaltzen ari dira udal-liburutegietatik, beste udal-instalazioetatik, osasun zentroetatik, eskoletatik, on-line,... Neguko gidaren zabalkundea ere antzekoa da.

 

Aipatzekoa da ere Biblioporrek, eskola-liburutegiak desagertzen ari direnez, ikastetxeetako liburutegiak mantentzearen aldeko aldarrikapena egiten duela. "Pil-pilean dagoen arazo bat da". 


Biblioporrek euskarari egiten dioten lekuaz galdetuta, Biblioporretako arduradunek erantzun dute espazioa "urte bakoitzeko euskarazko ekoizpenaren araberakoa dela. Gaztelerazko produkzioa handiagoa da. Gomendioen erdia euskarazkoa da eta beste erdia gaztelaniazkoa".


Beste hizkuntza batzuei ere tokia egiten diete "ikus-entzunezko proposamenetan, filmetan eta musikan esaterako".


Gida hau "erreferente bat da liburutegiko erabiltzaileen artean, baita beste udal-liburutegientzako ere. Horrela, Donostiako edota Iruñeko liburutegiek Biblioporrak kontuan hartzen dituzte liburuak erostean".


Eredu duten herritarren artean badira ere, liburua liburutegian maileguan hartu ordez, gomendaturiko liburua dendetan erosten dituztenak. Zorionak Biblioporrak!

 

Bibliotekaren webgunea


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE