Katurik ez dagoen etxean, saguak dantzan

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
   

Faxistak Arrasaten sartu zirela 76 urte [Testua: Julia Monge eta Juan Ramon Garai]

1936ko Irailaren 26an arratsaldean tren geltokiko bidetik, Madalena kaletik tropa faxistak sartu ziren Arrasaten. Portaloiaren aurrean zegoen Batzokian altxamenduko bi koloreko bandera eskegiko zuten. Arratsaldeko 7etan sutegiak piztuko zituzten, ikurriñak, liburuak eta bestelako errepublikar ikurrak erretzeko.

500.36.Faxist.Zarug.INTXORT (id: 4304459)


Testua, portadako argazkia eta goikoa: Juan Ramon Garai eta Julia Monge /

2012-ko irailak 24, astelehena

Ordurako Bizkairuntz ihes egin zuen biztanleriaren erdia baino gehiagok. Geratu zirenak geratu ziren uste zutelako iñolako errepresio arriskurik ez zutela.

 

Baina iraila bukatu baino lehen, Arrasaten, Manuel Elorza eta Zesario Aginagalde baserritarrak hil zituzten frankistek, ihesi legea aplikatu ostean.

 

Hil zituzten leku berean, Legarren, geratu ziren haien gorpuak bi egunez, jendeak ikusi eta eskarmentua har zezan.

 

Urrian eta azaroan Debagoieneko beste 54 herritar sartu zituzten kartzelan eta gero fusilatu. Epaiketa barik, eta ia kasu guztietan, sinatu egin behar izan zuten aske geratzen zirela, hormara hiltzen eroan baino lehen. Osintxun, Ambrosio Agirrek ihes egitea lortu zuen, lagunak hiltzen zituztela.

 

Fusilatuen artean: langileak, 4 abade, artzainak, baserritarrak, 5 emakume… politikan sartzen ez zirenak.

 

Salatariak Debagoienekoak izan ziren: Alkateak, erregimen frankistaren aldeko apaizen txostenak, erreketeak, margaritak eta falangistak.

 

Bigarren Errepublikaren garaipen herrikoiarekin, hezkuntza, lana, jendartearen garapena edo berdintasuna  moduko gai garrantzitsuak, zailtasun handiak izan arren,  gorpuzten joan ziren, baina berehala frankismoaren urte ilunak hasiko ziran.

 

Gerraosteko miseriak, gosea, gaixotasunak… Arrasaten une batean 800 tuberkuloso egon ziran. Pobreziarekin batera, desberdintsunak, esplotazioa, injustizia,  zapalkuntzak, gizartearen gehiengoarentzat gehitzen ziren bitartean, beste batzuk,  -Kapitalistak-,  aberasten ziran.

 

Gaur egun, haien jarraitzaile politikoak bide berdinetik doaz. Gutxi batzuen irabaziak haundituz eta gehiengoaren pobrezia areagotuz.

Egoera honen aurrean borrokatzea da gelditzen zaigun bide bakarra.
Irailaren 26an, greba orokorra.

 

 
Julia Monge eta Juan Ramon Garai Bengoa
 

Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE