Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Arno mendira igoko dira, besteak beste

Mendizale beteranoek Mutrikun ospatuko dute ibilaldi neurtua

Ibilbideak 18 kilometroko luzera du. Bidea egin ondoren, bazkaria egingo dute Mutrikun bertan. Urriaren 30ean izango da.

590.Besaide.Ezkerraldean (id: 4391407)


Testua: G.L.H. / Argazkia: MB Artxiboa / 2011-ko urriak 21, ostirala

 

Beteranoen Ibilaldi Neurtua aurten Mutrikun ospatuko da. Gipuzkoako Mendizale Federazioaren XXV. edizioa izango da, Euskal Mendizale Federazioaren XXXIV.a.

 

Mutrikuko Burumendi elkarteak antolatzen dabil. Ibilaldia ondokoa izango da: Mutrikuko Txurruka Plaza – Ondabarro – Eguzkitza – Kostolamendi (kontrola eta hamaiketakoa) – Amei – Arnoko gurutzea – Apain –Kalbaixo – San Juan – Talaixa – Mutrikuko moila.

 

Ibilaldia 18 kilometro luze izango da, eta lauzpabost orduko iraupena izango du, aurreikuspenen arabera.

 

Hurrengo igandean ospatuko da (urriak 30), Mutrikuko Txurruka plazatik hasita, goizeko 8:00etan. Prezioak: doan federatuek eta 5 € ez-federatuek. Bazkaria eguerdiko 14:30ean hasiko da, 20 euroren truke.

 

Parte hartzaileek ibilaldiaren egunean jasoko dute kontrol txartela, goizeko 7:45ean Txurruka plazan. Horretarako, diru-sarreraren ordainagiria aurkeztu beharko dute, eta federatuek gainera urtean indarrean izango den mendiko Federatu Lizentzia ere aurkeztu beharko dute.

 


Informazio gehiagorako:
Burumendi.org 

Besaide.org 



EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE