Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Moonshine Wagon, Taupa tabernako "Ostegun akustikoetan"
Taupa tabernak antolatzen duen "Ostegun Akustikoak" programaren barruan, "Moonshine Wagon" taldeak kontzertua eskainiko du apirilaren 2an, arratsaldeko 7:30etatik aurrera.

moon150 (id: 4362009)Testua:Maitane Muñoz-Argazkia:Taupa-2015/03/31

 

Talde gasteiztarrak gure herria bisitatuko du datorren apirilaren 2an. Taupa tabernako "Ostegun akustikoak" programaren barruan, kontzertua eskainiko du iluntzeko 7:30etan.

 

Hiru dira taldea osatzen dutenak: Goiatz Dutto, Joel Bruña eta Unai Marcos. Berriki euren lehen lanaren grabaketa amaitu dute, "Folk you" izenburupean kaleratuko dutena. 

 

Beraien musika country, bluegrass eta hillbilly estiloen nahasketaren emaitza da. Kide bakoitzak hainbat instrumentu jotzen daki, biolinak, kitarrak, kontrabaxuak, armonikak edo perkusioa. Horiek konbinatuz, euren musika egiten dute. 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE