Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2012-ko irailak 19, asteazkena
Ikasturte berriarekin bat, Arrasate Herri Eskolak instalazio berriak estreinatu ditu.
Instalazio berri hauek Erguineko gunean kokatuta daude, Lehen Hezkuntzako gunean.
Herri Eskolak 6 ikasgela berri egin ditu ikastetxeko beheko solairuan, hau da, lehen arkupeak zeuden tokian.
Era berean, estalitako patio zabal bat eraiki dute gunearen goialdean, hain zuzen, kantxa ondoan.
Hortaz gainera, gimnasio berri bat ere egin dute, ariketa fisikoa baldintza hobeetan egiteko.
Oro har, ikastetxeak bere irisgarritasuna hobetu du, hain zuzen, mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonen mugikortasuna erraztuz.
Beharrezkoak izan diren obra hauen guztien aurrekontua printzipioz 1.018.831’80 eurokoa zen. Esfortzu estimagarria kontuan hartuz exekutibo batzuek Hezkuntzan egin dituzten murrizketak.
Arrasate Herri Eskolaren webgune berria