Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Kirol prebia
Arrasateko kirol taldeak lehiaketara bueltatuko dira asteburu honetan
Talde guztiek etxean jokatuko dute. Larunbatean Mojategin Mondra eta Leintz Arizmendi, eta Musakolan Mondrate arituko dira. Igandean berriz, Iturripen Ford Mugarrik eta Mondragon Unibertsitateak jokatuko dute.

 (id: 4197246)Testua: Marijo Simon. Argazkiak: MB artxiboa. 2019ko urtarrilak 10, osteguna.

 

Futbolak zabalduko du jardunaldia larunbat arratsaldean. Mondrak Mojategin Hondarribia taldearen aurka jokatuko du arratsaldeko 16:30tik aurrera. Hondarribia sailkapeneko azkenengo postuan dago, beraz, aukera ona izango dute arrasatearrek urtea garaipen batekin hasteko.

 

Arratsaldeko 17:30ean berriz, Musakolako kantxan areto-futbolaz disfrutatzeko aukera izango da. Mondratek Tolosala taldea hartuko du etxean. Arrasateko taldeak oso ondo aritu da Gabonetako geldialdira arte, eta Tolosako taldeak azaroaren 18tik ez du partidurik irabazi.

 

Futbolarekin jarraituz, Leintz Arizmendiko neskek arratsaldeko 18:30ean jokatuko dute Mojategin ere. Aurrean Tolosa izango du bailarako taldeak. Une onean daude Andoni Ezkurraren neskak azkenengo hiru partiduak irabazi ondoren.

 

Bestalde, igandean goizeko 11:30ean eskubaloia izango da ikusgai Iturripen. Ford Mugarrik Corazonistasen aurka jokatuko du. Talde biak oso irregularrak izan dira denboraldi honetan, hala ere, Arrasateko taldeak 8. postuan bukatu zuen urtea.

 

Bukatzeko, Mondragon Unibertsitateak  arratsaldeko 18:30ean jokatuko du bere partidua. Aurrean arerio zuzen bat izango dute arrasatearrek, hain zuzen, La Gallofa taldea. Garaipenarekin bukatu zuten urtea Iñaki Ogaranen mutilek, denboraldiko lehen zatian primeran jokatu ondoren.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE