Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Apirileko ekitaldiak ere jakinarazi ditu.

Gaztetxeko Asanbladak 26. urteurreneko egitaraua aurkeztu du

Arrasateko Gazte Alternatiboen Kofradiak (AGAKO) prentsaurreko bat antolatu du egingo diren ekitaldi guztiak aurkezteko, eta arrasatearrei gonbitea luzatzen die parte hartu dezaten.
595-25.URTEURRENA (id: 4280929)

Testua eta argazkiak: Marijo Simón / 2017ko martxoak 18, zapatua
 
Alde batetik 26. urteurrenaren egitaraua aurkeztu dute. Apirilaren 1an ospatuko da, ekitaldiak goizeko 10:30ean hasiko dira Artisauen Azokarekin Sebero Altube plazan. Ondoren 11:30ean Umeentzako tailerrak hasiko dira Txatxilipurdiren eskutik. Goiza bukatzeko Bizipoz Poteua egongo da Arrasateko tabernetatik.
 
Bazkari Musikatua izango da Gaztetxean 14:30ean nekazari gazteen generoaz egindakoa. Parte hartuko duten taldeak Legazpiko Erein eta Arrasate-Aretxabaletako Jusus Kraist izango dira. Bazkarirako tiketak Basatin, Jai Zalen eta Iluntzen daude salgai. Gazteentzako eta langabetuentzako 8 eurotan, eta beste guztientzat 10 eurotan.
Arratsaldean berriz 18:30ean Karro poteua egingo da tabernetatik. Martintxo Arakama DJ tolosarra Arrasateko kaleak girotuko ditu. 
 
Gaueko 22:30ean  Gaztetxean kontzertuak egongo dira dohainik: Ziribulio Sound, Bad Sound System eta DJ Miau taldeek parte hartuko dute.
 
Prentsaurrekoan ere apirileko egitaraua aurkeztu du Gaztetxeak "26 urte ilunak argitzen!" izenpean. Gazte Asanbladak, Emakumeen Asanbladak eta Guraso eta Haur Asanbladak hartuko dute parte.
 
Gazte Asanbladak apirilaren 6an Korrika poteua antolatu du arratsaldeko 18:30erako Gaztetxean. Gauean, Kooltur Ostegunaren barruan 'Cabezafuego' arituko da. Apirilaren 7an berriz hitzaldi bat egongo da Gaztetxean "Muntaia polizialik ez" izenpean. Apirilaren 8an Arrasatek Korrikaren bisita jasoko du, eta Gaztetxea bertan egongo da.
 
Emakume asanblada berriz apirilaren 21erako Zine Foruma antolatu du. Arratsaldeko 20:00etan "Fake Orgams" dokumentala ikusteko aukera izango da Gaztetxean bertan.  Apirilaren 22an berriz Pottogorrien eguna ospatuko da.
 
Bukatzeko Guraso eta Haur asanbladak antolatuta, apirilaren 26an Nahia Alkortak hitzaldia emango du Gaztetxean.  "Haurraren loa 0-6 urte bitartean" gaiarekin. Hitzaldia arratsaldeko 17:30ean izango da Gaztetxean.  Apirilaren 26an berriz Kooltur Ostegunaren barruan Estricalia taldeak kontzertua emango du. Egitaraua bukatzeko Txiki festa egongo da apirilaren 29an, erromerixie, jolasak eta merendolarekin.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE