Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Barandiaran eta Arrasate
Josemari Velez de Mendizabalek "Barandiaran eta Arrasate" hitzaldia emango du datorren abenduaren 3an Kultuaraten, goizeko 10:00etan, Goinagusik antolatuta. Goiko argazkian, hain zuzen, Barandiaran azaltzen da indusketa batean, Jesus Letona, Joxe Letona, Tomas Zabarte eta Felipe Leibar alboan dituela.

595.2 (id: 495476)

 

Argazkia eta komentarioak: Josemari Velez de Mendizabal- 2014/11/25

 

Jose Migel Barandiaranek 1956an ekin zien modu metodologikoan Leze Txikiko indusketei, 1928 eta 1934ko bisiten ostean. Eta 1968ra arte iraun zuen ataundarrak Euskal Herriko arkeologian argi bereziz azaltzen den harpearen ikerketa zuzenean. Leze Txikik oso emaitza esanguratsuak eman ditu eta Barandiaran izan zen arkeologiaren garaiko kontzepturik aurrerakoienak aplikatu zituena.

Barandiaranek talde lana bultzatu zuen beti eta lehen kanpainatik zientzia-talde zabala eratu zuen. Horrezaz gain, indusketako lan gogorretan herritar askok lagundu zioten Ataungo jakintsuari.

Argazkian, 1956koa, arrasatear laguntzaile batzuek inguratzen dute Barandiaran. Besteak beste, Jesus Letona, Joxe Letona, Tomas Zabarte eta Felipe Leibar ikus ditzakegu taldean. Hiru horien lana oso inportantea izan zen On Jose Migelentzat.

Abenduaren 3an, “Barandiaran eta Arrasate” gaiaz hitzaldi bat emango dut, goizeko 10etan KULTURATE areto nagusan. Badakizu: gonbidatuta zaude, harreman hartaz apur bat gehiago ezagutu nahi baduzu.

Hemen, 1949arrasate blogera lotura.

Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE