Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Etxez Etxeko langileak 6 aste greban:

"Greban gaude baina azken 20 egunetan ez digute telefonoz ere deitu"

Atzo amaitu zen Udalak CLECE enpresa kontratuaren indarraldia. Halere, "langileoi eta zerbitzuko erabileei ez digu inork ofizialki komunikatu ea CLECEk jarraitzen duen edo ez".

595.Etxez.Etxeko.Langileak.Greban.18-08-01 (id: 4147576)


Testua eta argazkia: Gontzal Landa Herbias / 2018ko abuztuak 1, asteazkena


Etxez Etxeko Zerbitzuko langileek 6 aste daramatzate greban, eta gaur jakitera eman dute, udaletxeko bileratik (uztailaren 11tik) ez dela kontaktu gehiagorik izan.


"Gu negoziazioa eskatzen ari gara, baina ordutik gurekin ez dute bilerarik egin, ez digute telefonoz deitu ere", salatu dute gaur Herriko plazan.


Atzo amaitu zen Udalak CLECE enpresari esleitutako kontratuaren epea, eta "langileok jakin genuen Udalak CLECEri kontratua berritu ziola alkateak Goienari egindako adierazpen batzuen bidez".


Zentzu horretan, "langileoi eta zerbitzuaren erabiltzaileei ez digute ezer komunikatu", eta gaineratu dutenez, "Udala eta alkatea gai honetaz utzikeriaz jokatzen ari dira".


Langileek orain arteko bi aldarrikapen nagusiei eusten diete: "Baja hartu behar izatean %100 kobratzea, ez dugu %75a onartzen. Hortaz gain, exijitzen dugu alor pribatuko soldatak alor publikoko soldatekin parekatzea".


Gaurko elkarretaratzea orain arteko azkena izan da, eta "abuztuaren amaieran mobilizazioei berrekingo diegu, indar berrituta".


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE