Abuztuaren erditik aurrera eguna moztu eta euliak zorroztu

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
   
Baiezko botoak 98 izan dira eta aurkakoak 4

Udaleko Langileen Asanbladak erabaki du greba orokorra egitea

Botazio hau ez da udal-langileentzat loteslea. Hala ere, aurreikuspenen arabera, udal-zerbitzuetan grebak jarraipen zabala izango du.
Testua: G.L.H. / 2012-ko martxoak 23, ostirala

Datorren ostegunerako greba orokorra deituta dago. Horregatik gaur goizean Udaleko langileek asanblada egin dute.

Informazioa banatu da langileen artean, eta ondoren bozketa egin dute. 103 parte hartu dute, eta hau izan da emaitza: Greba orokorraren alde 98 boto, aurka 4 eta boto zuri 1.

Adierazi behar da udal-zerbitzuetan guztira 250 langile inguru aritzen direla.

Beraz, langile ugarik ez du parte hartu asanbladan motibo ezberdinengatik, baina aurreikuspenen arabera, greba orokorrak jarraipen zabala izango du ostegunean.

Adierazi behar da langile-asanbladaren erabakia ez dela loteslea. Hau da, langile bakoitzak aukera izango du greba orokorraren egunean greba egin ala ez.

Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE