Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Jatetxe-taberna batean sartzen ahalegindu ziren

Lapurtzen saiatu ziren ekainaren 22 eta 23aren arteko goizaldean

Ostalaritza establezimenduko arduradunek gauerdiko 24:00etan itxi zuten lokala. Lapurrak larrialditako ate bat behartzen ahalegindu ziren.

595.BittoriErretegia (id: 1037560)


Testua eta argazkia: Gontzal Landa Herbias / 2019ko ekainak 27, osteguna

 

Bittori erretegi-kafetegiko arduradunek, lana egin ostean, gauerdiko 24:00etan itxi zuten ostalaritzako lokala.

 

Handik ordubete ingurura, goizaldeko 1:30 aldera, lapurrek jatetxe-tabernako larrialditako atea behartzen saiatu ziren, antza denez palanka bat erabiliz. 

 

Lapurrek ez zuten euren helburua bete, eta handik denbora batera Udaltzaingoaren patruila bat gutxienez bertaratu egin zen. 

 

Araba etorbideko jatetxe-tabernako arduradunek lapurreta saiakerari dagokion salaketa aurkeztu zuten komisaldegian. 

 

Etorbide honetan dagoeneko lapurreta asko izan dira, BM supermerkatuan, Ciclos Ikaian eta Ereindajan supermerkatu-topagunea besteak beste.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE