Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Testua eta argazkiak: Arrasate/Arlutz Xake Taldea]

32 neska-mutiko aritu dira Debagoieneko Eskolarteko Xake Txapelketan

595.Xake.17.Debagoi.Eskolart1 (id: 4599900)

Testua eta argazkiak: Arrasate/Arlutz Xake Taldea / 2017ko martxoak 20, astelehena 
 
Aurreko asteburuan, Arrasateko Etxaluze eraikinean, Debagoieneko banakako eskolarteko xake txapelketa jokatu da. Arrasate, Aretxabaleta, Oñati, Bergara, Aramaio eta Azpeitiatik etorritako 32 neska-mutikok parte hartu dute. Txapelketa hiru kategoria ezberdinetan banatuta jokatu da: infantilak, alebinak eta benjaminak.
 
595.Xake.17.Debagoi.Eskolart2 (id: 4619885) 
Partaideek oso maila ona erakutsi zuten eta oso partida politak ikusi ziren txapelketan. Urduritasun eta emozioz beteriko une asko bizi ziren goiz osoan zehar jokatutako partidatan, eta garbi geratu zen Debagoienean daukagun harrobiaren kalitatea.  

595.Xake.17.Debagoi.Eskolart3 (id: 4655196) 
Zortzi partida jokatu ondoren kategoria bakoitzeko sailkapena hurrengokoa izan da.

Infantilak
  • 1. postua: 8.0 punturekin Harri Lasa Bengoa (Aretxabaleta)
  • 2. postua: 5.0 punturekin Osama Maragui Tbeili (Azpeitia)
  • 3. postua: 5.0 punturekin Galder Bengoa Belaustegi (Aretxabaleta)
  • 4. postua: 4.5 punturekin Ibai Etxebeste Rodrigo (Arrasate)

Alebinak
  • 1. postua: 6.5 punturekin Aitor Gallego Bereziartua (Arrasate)
  • 2. postua: 5.5 punturekin Jurgi Etxebeste Bolinaga (Oñati) 
  • 3. postua: 5.0 punturekin Eneko Garitano Landa (Bergara)
  • 4. postua: 4.0 punturekin Unai Pedrosa (Oñati)

Benjaminak
  • 1. postua: 6.0 punturekin Xabier Gallego Bereziartua (Arrasate)
  • 2. postua: 5.0 punturekin Urtzi Lasa Bengoa (Aretxabaleta)
  • 3. postua: 4.0 punturekin Ethan Moral Kieran (Arrasate) 
  • 4. postua: 3.5 punturekin Nahia Ayerbe Canas (Arrasate)
 
595.Xake.17.Debagoi.Eskolart4 (id: 4675751)
 
Infantil eta Alebin mailako lehenengo sailkatuek Gipuzkoako finaletan parte hartzeko aukera izango dute.

Galeria de fotos

Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE