Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

HAURRENTZAKO JOLAS PARKEEN GAINEAN

Eva Abuin eta Igor Urizarren iritzi artikulua (Baleike).

595.Haur-parkeak.BALEIKE (id: 4066555)


Testua eta irudia: Baleike / 2018ko maiatzak 25, ostirala

 

Erdigunea behin eta berriz auzoen gainetik lehenesteak gero eta zulo handiagoa eragin du bien arteko ezberdintasunetan. Gero eta kasu gehiagotan ikus dezakegu, haurren jolas parkeetan adibidez.


EAJ eta PSOE-ren gobernuak Erdigunean jolas parke berriak inauguratzen dituzten bitartean Auzoetako asko egoera tamalgarrian diraute. Orain dela gutxi Zaldibar edo Biteri jolas parkeak berritzean adibidez 61.038,45 eta 118.940,77 euro inbertitu zituzten baina bitartean auzoetan 20 urte baino gehiago dauzkaten haur parkeak ez dituzte ikutu ere egin. Ze irizpide jarraitu du gobernuak haur parkeak berritzeko orduan? Zergatik Erdigunekoak egokitu auzokoak urte piloetan zehar gero eta egoera txarragoan daudenean? Musakola, Makatxena edo San Andreseko haur eta gurasoek eskubide berdina daukate jolas parke duinetan jolasteko, zergak berdin ordaintzen ditugu auzoetan eta erdigunean bizi garenok.


EAJ eta PSOE-ren gobernuak auzokideei azaldu beharko liokete zein izan diren haur jolas parkeak berritzeko jarraitu dituzten irizpideak,  auzoetako hainbat jolas parkeen egoera ikusita ez baitdugu ulertzen gobernuaren erabakiak. Gure ustez egoera eta beharren arabera berritu beharko lirateke, diru publikoaren banaketa bidezko baten alde. Arrasatear guztiek eskubide berdinak merezi dituzte!


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE