Ametsik gabeko bizia, izarrik gabeko gaua

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
   

Arrasaten ere Atez atekoa jartzea erabaki du plenoak

Bilduk adierazi du Atez atekoaren aldeko apustua egin duela “gehien birziklatzen duen bilketa” delako. Aralarrek ere baietz bozkatu du. EAJ-PNV eta PSE-k aurka.

590.Pleno.Atez.Botazio (id: 3167405)


Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2012-ko ekainak 12, asteartea

Udalbatzaren gehiengoak gaur arratsaldean erabaki du Atez ateko bilketa sistema jartzea Arrasaten.

 

Udalak argi utzi nahi izan du “gure helburu nagusietako bat dela herritarren ongizatea zaintzea”.

 

Kontenedoreen sistema “agortuta” dagoela gehitu du. Bilketa horrekin hondakinen %30-35 birziklatzen da Arrasaten.

 

Ez da nahikoa, eta “arrasatearrok arazo bat daukagu hondakinekin”. Horregatik “Udalak gehien birziklatzen duenaren bilketaren aldeko apustua egiten du”.

 

Ildo horretan, Udalak diktamina aurkeztu du eta, botazioa irabazita, plenoak 5 puntu hauek onartu ditu:

- Atez Atekoaren inguruko azterketa abiatzea Mankomunitatearekin

 

- Autokonpostatzearen aukera lantzen jarraitzea

 

- Atez Atekoaren aldeko konpromisoa hartzea

 

- Udalak urratsak ematea Zero Zaborrerantz

Hau guztirako, udal-ordezkariek parte-hartze aktiboa izango dute Mankomunitatean

175.Pleno.Atez.PNV (id: 2811733)

 

EAJ-PNVk Bilduri egotzi dio kontenedoreen sistema, “agortutako sistema, orain 5 urte agortuta zegoen eta ez duzue ezer egin”.

 

Juan Karlos Garitanok bosgarren kontenedorea jartzea planteatu du. “Horrela %75 birziklatzea lor dezakegu”.

 

Alderdi jeltzaleak ukatu du ingurumena arriskuan dagoenik. “Datuen arabera, gure airea, mendiak, errekak,… nabarmen hobetu dira”.

 

Hondakinen Kudeaketari buruzko Aholku irekiaz adierazi du “parte-hartze gutxi” izan duela.

 

Ildo horretan, Juan Karlos Garitanok “diktadura”, “pentsamendu bakarra” eta “inposizioa” bezalako terminoak erabili ditu, Udalak gai honetan egindako gestioaz.

 

EAJ-PNVk estimatu du Atez atekoaren onarpena “une oso prezipitatuan egin” dela, “nahiz eta hausnarketa sakon bat merezi duen”.

 

Zarautz eredugarri bezala jarri du. “Guztion artean adostasun batera hel gaitezke”.

175.Pleno.Atez.PSE (id: 2836732)

 

PSOE haserre agertu da Bilduk “negoziaketarako eta eztabaidarako aukerarik eman ez duelako”.

 

Aritz Arrieta zinegotziak esan du Bizkaiko Aldundiaren erabakiak “egoera larritzen” duela. Aldundi horrek ateak itxi dizkio Gipuzkoako hondakinak jasotzen jarraitzeari.

 

Arrietak errausketarekin jarraitzea planteatu du: “Flandriak (Bildukoentzat eredugarri dena) hondakinen %30 errausten ditu, eraiki dituen planta berrietan”.

 

PSEren hitzetan, “Bilduren planak ez du erantzun integral bat ematen zaborren arazoari”.

 

Adibidez “ez du lodoen inguruan ezer esaten, eta urteko 35.000 tona lodo sortzen dira”.

 

PSOE-k aukera bat ikusten du Europako Banku Zentralean: “Banku Europarrak Zubietako errauskailua finantzazioaren zati bat jar dezake”.

 

Arrietak gehitu duenez, “errauskailuak garbigailuak bezalakoak dira: Goraino bete daitezke edo ez”.

 

Atez atekoa “%20 garestiagoa da, deserosoa eta elikaduran aldaketak suposatzen ditu. Baita zikinagoa ere, kaleak berriro zaborrez beteko baitira”.

175.Pleno.Atez.Aralar (id: 2861164)

 

Aralarrek baloratu du Gipuzkoan “iraultza egon baldin bada, hori hiri hondakinen kudeaketan izan da”.

 

Izan ere, “herritarrak inoiz baino kontzientziatuago daude hondakinen arazoaz” eta orain “inork ez du zalantzan jartzen materia organikoaren bilketa”.

 

Joxe Etxeberriaren hitzetan, “konponbidearen fasean sartuak gaude”. Kontuan hartu beharreko irizpideak zerrendatu ditu:

 

 

 

  • Jasangarritasuna
  • Hurbiltasun printzipioa
  • Deszentralizazioa
  • Prebentzioa
  • Efizientzia energetikoa
  • Azpiegitura erraldoiak ekiditea

Aralarrek zera adierazi die EAJ-PNV eta PSOEri: “Zuek agintzen duzuen lurraldeetan 5. edukiontzia jarri, eta besteoi utzi atez atekoarekin”. “Emaitzak gero agertuko dira”.

 

175.Pleno.Atez.Bildu (id: 2897235)

 

Bilduk salatu duenez, "urteak daramazkigu hondakinak zabor bihurtzen", eta beraz, "bada garaia, behingoz, dugun egoerari buelta emateko".

Ingurumen zinegotziak, Josu Peredak, adierazi du bilketa dela eztabaida, eta ez "birziklatu ezin denarekin zer egin".

Salatu du kontenedoreen sistemak "lehengaien xahuketa ahalbidetzen" duela.

Mahai gainean galdera bat jarri du: "Ba al dugu agintari politikook zilegitasunik herritarrei aukera emateko sortzen den kutsadura eta despilfarroarekin jarraitzeko?". Bilduk zenbait arrazoi eman ditu Atez atekoaren alde:

- Aktibazio ekonomikoa birziklapenaren eskutik etorriko da

 

- Lanpostuak sortzen ditu, horregatik da bilketa garestiagoa

 

- Errekurtso naturalak zaintzeko, negutegi efektua murrizteko,...

 

- Kutsadura eta hondakindegi arriskutsuak desagertzeko

 

- Legedia gero eta zorrotzagoa delako

 

- Murrizketa, berrerabilpena eta birziklapena sustatzeko

 

- Garai bateko plana zaharkituta geratu delako

 

Eztabaida luzatu egin da, alde bakoitzak bere argudioak adieraziz. Ondoren bozketa:

  • Aldeko botoak: 12 (Bildu + Aralar)
  • Aurkako botoak: 8 (EAJ-PNV + PSE)

 



Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE