Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Jose Antonio Peña memorialean
Eneko Carrascal eta Ibai Fernandez podiumera igo dira Ordizian
Ibai Fernandez hirugarren sailkatu da 100 metroetan, 10,75 segundoko marka burutuz.
Eneko Carrascalek probako bigarren jauzirik luzeena burutu du, 7,08 metrokoa.

 (id: 3922621)

Testua: Hasier Larrea / Argazkia: Fernando Zufiria / 2018ko uztailak 9, astelehena

 

Asteburuan atletismo proba ugaritan parte hartu dute Arrasateko atleta gazteek Ordizian ospatutako Jose Antonio Peña memorialean. Nabarmentzekoak izan dira Ibai Fernandez eta Eneko Carrascalen saioak. Ibai 10,75 segundotan iritsi da 100 metroko helmugara, podiumera igotzea ahalbidetuz. Eneko, berriz, bigarren gelditu da luzera jauzian, 7,08 metroko jauzi hirukoitza eginez. 

 

Jubenilak  ere aritu dira euren markak hobetzeko lehian. Aitor Urangak 11,85 segundotan egin ditu 100 metroak, Iker Menorrek 11,98 segundotan, Michel Esschendal-ek 12,12tan eta Alain Egiak 12,14tan. Mikel Agirre jubenilak 6,55 metroko saltoa eginda 6. postua eskuratu du bere mailan.

 

 

Bihar, hilak 10 asteartea, Espainia, Portugal eta Italiaren arteko jauzi proba egingo da Avilan. Bertan lehiatuko da Malen Ruiz de Azua. 4,30 metroko marka dauka oraingoz, ea emaitza hobea lortzeko aukera daukan.

 

Asteburuan Granollersen jokatuko dira Federazioen arteko Espainiako txapelketak. Euskal ordezkaritzaren barruan dago Malen bera pertika jauzian eta Ibai Fernandez 4x100 metroetako erreleboan. Ea dominarik ekartzea lortzen duten bi atletek.


 

 

 

 

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE