Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Herritar baten hausnarketa jaietako barraken inguruan

HERRITAR BATEN HAUSNARKETA JAIETAKO BARRAKEN INGURUAN

595.San.Andres.Jaiak2013 (id: 3960641)


TESTUA: ANE ILLARDUIA / Argazkia: MB Artxiboa / 2017ko maiatzak 15, astelehena


Azken aldian, gure herrian barrakak eta atrakzioak jartzen dituztenean, ez dute/dugu bertan zabaltzen duten musikaren baloreetan pentsatu. Zehazki esateko, San Andresko jaietan, barraketan jarri zuten musika herritarrak lotsarazteko zerbait izan zen. Baina ez dugu balore nahikorik horretan hausnartzeko. Hasteko, gaztelera hutsezko musika zen %100ean. Cuencan zein Murtzian (herri hauekiko errespetu osoz) egon zitekeen giro berdina zegoen. ETA LARRIENA DENA: entzundako musika askok oso letra MATXISTAK zeuzkaten, EMAKUMEA SEXUALIZATZEN, GUTXIESTEN ETA IRAINTZEN ZITUZTEN.

 

"Regetoia"ren kontra ez dugu hitz egingo, guztiz errespetagarria izan daitekeelako, baina bai hitz egin dezakegu letra matxistak zabaltzen dituen "Regetoia"ren kontra. Gure seme-alabak atrakzio hauetako giroa "arnasten" dute, bertan ondo pasatzen dute, baina hauetan jaso ditzaketen baloreek beraien etorkizuneko jokaerak baldintzatu ditzake. Euskararen erabilerari garrantzia kenduko diote, eta BALORE MATXISTAK ETA EMAKUMEAREKIKO ERRESPETU GABEKO ESALDIAK IKASIKO DITUZTE. Izan gaitezen kontziente egoera hauetaz.


Arrasateko Udalak barraken lizitaziorako oinarri batzuk dauzka, publikoak dira: (baz.arrasate.eus/descargar_documento.php?codigo=0879) GAZTELERAZ DAGO. Bertan (4. ORRIA) umeentzako atrakzioetan errotulazioa zein musika %100ean euskaraz izango dela esaten da. HAU EZ DA INONDIK INORA BETETZEN. San Andresen, helduentzako zein umeentzako atrakzioetarako musika berdina zegoen, bakarra. Gazteleraz eta kasu askotan AIPATUTAKO LETRA MATXISTA UGARIREKIN. Udalaren partetik derrigorra ikusten dut horrelako jarraipen moduko bat egitea atrakziotako musikari. Eta bestela Udalak nahiko lukeen, edo gure herriko gaztetxoentzako komenigarri ikusten duen musika beraiei helaraztera, edo jartzen "gonbidatzea".


ZIGARROLAKO JAIAK DATOZ ORAIN, bertan ere barrakak muntatzen dihardute, San Andresen egondako berberak, batzuk. Espero dugu, Udaletik egoera horri erantzun bat ematea, LEHENBAILEHEN. Bestela, gaur egungo gizartean dagoen gaixotasunarekin (emakumeen kontrako indarkeria, euskararen bazterketa...) hezten jarraituko ditugu gure haurrak.


MATXISMOA EREMU GUZTIETAN GARAITU. EMAKUMEAREN KONTRAKO INDARKERIARI EZ. EMAKUMEA EZ DA GIZONARENTZAKO EGINDAKO ATRAKZIOA. GURE UMEAK, GURE HERRIAN, EUSKARAZ ETA BALORE PAREKIDEETAN HEZTEA NAHI DUGU. Eskerrik asko!


Ane Illarduia.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE