Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Gipuzkoa mailako lehiaketa handienetakoa da

Agirre-Uribarren bikoteak irabazi du Udaberri txapelketa (19-22)

Aitor Agirre aurrelariak eta Egoitz Uribarren atzelariak txapela janztea lortu zuten atzo, Añorgari 19-22 irabazita, Bergaran jokatutako finalean. Arrasate Pilota Taldeak azken 10 hilabeteetan lortzen duen bigarren txapelketa handia da.

590.Pilot.Udaber.08.finala (id: 4731039) 


Mondraberri / 2008ko apirilak 14, astelehena

 

Agirre eta Uribarren biziago kantxaratu ziren, eta markagailuan aurretik jarri ziren lehenbiziko tantoetatik (2-4 gure pilotarientzat). Pilota asko bota zituzten atzeko koadroetara, eta Añorgako atzelariak (Aranaldek) lan asko izan zuen.

 

Arrasatetik pilotazale dezente joan zen “Txiribi” eta “Uri”-ri animuak ematera, eta horrek lagunduta, bikote arrasatearra izan zen lehena lan erdia egiten (22 tantoetatik 11 egiten).

 

Halere, añorgarrek markagailuari buelta eman zioten norgehiagokaren azken txanpan (17-18). Aurten, baina, Arrasate Pilota Taldekoak oso fin dabiltza, eta huts minimoak eginda, 19-22 irabazi zuten azkenean.

 

590.Pilot.Udaber.08.irabazl (id: 4596187)

 

Hortaz, Arrasate Pilota Taldeko gazteek txapela jantzi zuten, Gipuzkoa mailako lehiaketa handienetako batean. Uribarren seniorrak eta, orokorrean, Arrasate Pilota Taldeak lortzen duten bigarren lehiaketa garrantzitsua da, azken hamar hilabeteetako epean. Aurrekoa Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa izan zen.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE