Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Txostena

7. Ekonomia: Errentaren Analisia

 

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenak herri analisia burutzeko tresna baliagarria da. Herri bakoitzak foru-ogasunari egiten dion kontribuzioa, IRPFa, zehazteaz gain, zerga subjektiboa eta pertsonala denez, biztanleen ezaugarri ekonomiko eta fiskal nagusiak modu sakon batean deskribatzen ditu.


Taulak 2002ko IRPFaren datu esanguratsuenak biltzen ditu, Arrasaten, Debagoienan eta Gipuzkoan oinarrituta. Datu hauek eurotan daudela kontutan hartu behar da, eta deklarazio bakoitzeko bataz besteko zenbatekoak direla, eta horrela konparaketa homogeneoagoa egitea lortzen, da jasotako esparru ezberdinen kopuruen artean.

 

Zergan deklaratutako zenbatekoen gainean dauden daturik nabarmenenak dira: lan etekinaren garrantzia, likidazio oinarria da Gipuzkoako batez bestekoa baino handiagoa, garrantzi gutxiago kenkarietan eta kuota likido hurbila hiru eremuetan.

 

Errenta iturri moduan lan etekinaren garrantzia, lehengo paragrafoan azpimarratu duguna, islaturik dago errenta iturrietan egindako deklarazioen banaketan, izan ere, Arrasaten deklarazioen portzentajerik handiena lortzen da (%85,7), Debagoienean, berriz, deklarazioen %84,8 eta Gipuzkoan %79,8.

 

Baina daturik esanguratsuena da, gure herrian nahiz gure eskualdean, barreiatze indize baxua duela (hurrenez hurren %49,0 eta %48,7), eta hori da berdintasun maila handia deklaratutako errenten banaketan, oinarri likidagarrietan oso alde kuantitatibo txikiez.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE