Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Los Cretinos Iluntzen hasiko dute disko berriaren aurkezpen-bira [Bideoa]

Arrasateko neska-mutilek "Addictos Sonitus" lan berria grabatu dute. Durangoko Azokan aurkeztu ondoren, aurkezpen birari ekingo diote ostiral honetan.

Bideoa, portadako irudia eta beheko kartela: Los Cretinos / Testua: MB / 2012-ko abenduak 10, astelehena

Los Cretinos azaltzen duten bezala, "2002ko udan hasi genuen mobida cretinoa, Jim-ek egindako abestiei Barbak bateria jartzean. Rollo ona sortu zen eta 2003an jo genuen lehen festia. 2005-ean Jorge Reboredorekin Arranca el coche!! diskoa grabatu genuen Errenterian (Studio 77). Diska hau 2006an atera zen autoekoiztua, eta 2008an Estatu Batuetako Short Notice Productions-ek kaleratu zuen berriz Ipar Ameriketan eta Mexikon salgai jarriz. 2008ko abuztuan, bigarren diska Crazy Party grabatu genuen eta 2010-eko urtarrilean kaleratu zen".

Orain neska-mutilak bueltan ditugu "Addictos Sonitus" diskoarekin. Durangoko Azokan aurkeztu dute, eta lehen kontzertua "etxean" emango dute, Iluntz tabernan, Dj Mansillarekin gaua konpartituz, ostiral gau honetan:

 

400.Disko.Aurk.LOS.CRETINOS (id: 4206809)

 

Iluntzeko emanaldiaren ostean, girak ondoko tokietan jarraituko du:

  • Urretxuko Motz tabernan, urtarrilaren 5ean
  • Bergarako Laino Skate-Parken, urtarrilaren 11n
  • Antzuolako Gaztetxean, urtarrilaren 18an
  • Arrasateko Gaztetxean, urtarrilaren 19an

Bidenabar, taldeak bere CD berria Iluntz eta Taupa tabernetan jarriko ditu salgai.

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE