Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Lan-eskaintza Leintz Eskola Kirolean

LAN-ESKAINTZA LEINTZ ESKOLA KIROLEAN
595.Lan-eskaintza.LEINTZ-ESKOLA-KIROLA (id: 4084072)Testua eta argazkiak: Leintz Eskola Kirola / 2019ko irailak 3, asteartea
 
Honen bitartez, 2019-20 ikasturtean Leintz Eskola kiroleko hezitzaile lanerako eskaintza luzatzen dizuegu.
 
Leintz Eskola Kirola (LEK), Leintz bailarako 5 udalerrik osatzen duten eskola kiroleko egitura da (Arrasate, Eskoriatza, Aretxabaleta, Aramaio eta Leintz Gatzaga). Herri hauetako ikastetxe guztiak batu egiten dira proiektu honetan, 6-14 urte bitarteko 1100 ikasle baino gehiagoren eskola kiroleko ekintzak antolatuz.
 
Ekintzak urritik maiatza bitartean izango dira; astebarruan arratsaldez 16:30-19:00ak artean eta zapatu goizetan 9:00-13:00 artean.
 
Baloratuko den perfila:

- 18 urtetik gorakoa izatea.
- Heziketa fisikoko, Heziketa bereziko edo Haur Hezkuntzako ikasketak burutzen edo burutuak izatea.
- Entrenatzaile titulazioa izatea.
- Begirale titulazioa izatea.
- Irakaskuntzan esperientzia izatea (Eskola kiroleko saioak ematen)
- Euskara erraztasunez hitz egitea (EGA edo baliokideak izatea baloratuko da)
 
Interesatuentzat, IRAILAREN 12an osteguna, bilera informatiboa egingo da, arratsaldeko 16:30etan Arrasateko Goi Eskola Politeknikoan (1go eraikuntzan). Bertan, hezitzaileen eginbeharrak, baldintza ekonomikoak eta kontratazioaren inguruko azalpenak emango dira eta aurkezten direnekin lan poltsa egingo da.
 
Bilerara ezin baduzue joan baina lan egiteko interesa baduzue, jarri LEKeko koordinatzaileekin kontaktuan ondorengo telefono zenbakian 667653044 edo zuen curriculuma ondorengo helbide elektronikora bidali: lek@athlon.eus
 
Eskerrik asko! 
 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE