Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Bi antzerki labur eskaini ditu Emakume Txokoak Kulturaten

Emanaldiak arratsaldeko 19.00etan hasi dira eta bost antzezle ezberdin izan ditu oholtzen gainean

Testua eta argazkiak: Iker Murillo / 2019ko urriak 17, osteguna


Emakume Txokoak, Arrasateko Udalaren laguntzarekin, bi antzezlan ezberdin eskaini ditu gaur arratsaldean Kulturaten: ‘Agur eta Dolore’ eta ‘Amatxi Dixit’ pieza laburrak protagonistak izan dira Arrasaten gai anitzak era simple eta zuzenean aurkeztuz.

‘Agur eta Dolore’ (Amancay Gaztañaga zestoarrak zuzendutako pieza), Iraia Elias eta Miren Gaztañaga izan ditu oholtzen gainean. Iraia Elias zarauztarra ‘Amama’ filmean egindako papera zela eta Goya sarietarako hautagai izendatu zuten 2016an. Miren Gaztañaga irundarra Antzerkiola Imaginarioaren taldekidea izan da Ander Lipusekin batera, besteak beste. Telebistan ere lan egindakoa da “Martina” programan eta “Goenkale” telesailean.

 

(id: 3809902)

 

‘Amatxi Dixit’ (Saioa Iribarrene zuzendutako pieza bere amatxiren istorioetatik abiatuz ), antzezleak Nerea Ariznabarreta, Gaizka Chamizo eta Ander Basaldua izan ditu oholtzen gainean. Antzezlan hau ‘Kriseilu’ saria irabazi zuen euskarazko ikuskizunik onenari eta ikusleen saria baita ere Pabilioi 6ko antzerki arinaren vii. jardunaldietan.

 

(id: 3824498)


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE