Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Argazki-galeria

Gogotik saiatu arren, Kanpanzar Arrasatek ezin izan du ezustekoa eman

Isei Barbero / 2018ko martxoak 11, domeka



300 (id: 9211354)Norgehiagoka serioa jokatu eta gogotik saiatu arren, Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek ezin izan dute egungo bigarren sailkatu Ordizia B garaitu.  Igor Isasiren mutilak gogotsu zelairatu dira Mojategira, eta zenbait unetan ere goierritarrak estutu dituzte baina, zoritxarrez, azkenean aurreikuspenak bete eta bisitariak nagusitu dira.  Azken emaitza 12-26 izan da ordiziarren alde eta, modu honetan, datozen bi partiduak erabakigarriak izango dira arrasatearren etorkizunarentzat.

Esan bezala, gogotsu zelairatu da Kanpanzar Arrasate, egin beharrekoa argi edukiz.  Modu honetan, norgehiagoka hasierako minutuak parekatuak izan dira.  Dena den, sarrailagileek alboko lerrotik botatako baloi baten ostean ordiziarrak bizi-bizi ibili dira baloia jokoan jartzerako orduan eta, Isasiren mutilak ezustean harrapatuz, arratsaldeko lehenengo entsegua egin dute.  Ondorengo transformazioan ez dute hutsik egin eta, modu honetan, 0-7koa igo da markagailua.  

Etxekoak ondo ari ziren ordura arte, eta euren joko era eta intentsitateari eutsi diete, merezitako saria jaso arte.  Ordiziako jokalari batek Argoitia erasotu eta epaileak etxekoen aldeko zigor kolpea adierazi du, baita ordiziarrari txartel horia erakutsi ere.  Sarrailagileek baloia zutoinen artera botatzearen aldeko apustua egin dute eta, ohi bezala, Arizaletak ez du hutsik egin (3-7).

Isasiren mutilek Ordizia estutzen jarraitu dute baina, berriro ere, goierritarrek kategoria honetan duten esperientzia agerian geratu da, partiduko bigarren entsegua lortuz (3-12).  Kanpanzar Arrasatekoek, baina, ez dute amorerik eman, eta berriro ere Arizaletak zutoinen artera bidalitako beste baloi pareari esker zuri-moreek aldea murriztu dute (9-12) eta bizirik heldu dira atsedenaldira.

Aldageletatik bueltan, bigarren zatia hasi eta berehala, etxekoek kolpe berri bat jaso dute, entsegua eta ondorengo transformazioa gauzatuta Ordiziak 9-19koa ezarri baitu markagailuan.  Hasierako 40 minutuetan egin bezala, Arizaletak berriro ere ordiziarren errenta txikitu du baloia zutoinen artera bidalita (12-19).  Zoritxarrez, Ordiziak entsegu berri bat egin eta norgehiagoka bideratuta utzi du.  Amaieran, Ordizia B nagusi 12-26ko emaitzarekin.

Gauzak horrela, eta aurreikusten zen bezala, gaurko porrotaren ostean ondorengo bi partiduak erabakigarriak izango dira Isasiren mutilen etorkizunerako.  Sarrailagileek hurrengo asteburuan Errioxari egingo diote bisita eta, denboraldiko azkenaurreko jardunaldian, Gernika B-ren kontra neurtuko dituzte indarrak Urbietan.  Bata zein bestea sailkapen zuloan murgilduta daude eta, mailari eusteko, ezinbestekoa izango da Isasiren mutilentzat bi partidu hauetan garaipena eskuratzea.  Azken norgehiagoketako jarrera eta jokoari eutsiz gero, ziur asko sarrailagileek merezitako saria jasoko dutela.

 

 

ARGAZKI GALERIA ikusteko klikatu HEMEN

 


ASTEBURUKO PARTIDUAK


SENIORRAK
Kanpanzar ART 12-26 Oridizia B

16 URTEZ AZPIKOAK
Arrasate/Gaztedi 26–10 Gernika

Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE