Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Olandixoko tunelaren ondoko zelai batean

Larrialdietako helikopteroak Markuleten ere lurreratuko dira

Horretarako, Udalak argi berdea eman dio Gasteizko Gobernuko Osasun Saileko Emergentzietarako Zerbitzuari.

G.L.H. / 2010eko irailak 28, asteartea

 

Olandixoko bariantea zabaldu aurretik, istripu-simulazio bat egin zen tunel barruan. Bertan parte hartu zuen, besteak beste, Gasteizko Gobernuko Osasun Saileko Emergentzia Zerbitzuak.

 

Zerbitzu hori ohartu zen tuneletik hurbil badagoela larrialdietako helikopteroek lurreratzeko zelai bat. Lur-eremu hori egokia izan daiteke lurreratzeetarako eta aireratzeetarako.

 

Horregatik, Zuzendaritzak eskaera bat egin zion Arrasateko Udalari. Udal-Gobernuak gaia aztertu du, eta atzo egindako bileran erabaki zuen baimena ematea.

 

Zelai hau kokatuta dago Markuleteko industrialdearen eta Olandixoko tunelaren artean. Ez da guztiz laua, baina egokitzapen-lan batzuk eginda, toki aproposa izango da.

 

Aurreikuspenen arabera, lanak lehenbailehen hasiko dira. Gaur egun emergentzietako helikopteroek Eroski Hipermerkatu ondoko berdegunea erabiltzen dute.

 

590.Olandixoko.Tunela (id: 4326216)

Goiko argazkian: Eskumako zelaia da Emergentzietako Zerbitzuak aukeratutako zelaia.

 

 



EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE