Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Txostena

5. Ekonomia: Bigarren Sektorea

  Gaingiroki, enpresa euskaldunak izango dituen erronkak honakoak izango dira: Nazioartekotasuna, etorkizunean arrakasta edukitzeko eraberritzeko gaitasuna edukitzea, heziketa, bere zentzurik zabalenean, ingurugiroari errespetua eta laneko segurtasuna.

 

Testuinguru mesedegarri orokor honen barruan, Arrasaten sektore industrialaren egoerak honako ezaugarriak ditu:

 

1.- Kooperatibismoaren presentzia indartsua. Arrasate eta eskualde osoko gaur eguneko egitura industrialak ezaugarri determinatzaileak ditu, eta besteak beste kooperatibismoarena azpimarratu behar da. Mugimendu honek, bere jaiotza eta garapenean, Arrasaten izan zuen bere lehen ezarkuntza.

 

2.- MCCren (Mondragón Corporación Cooperativa) presentziak, 120 enpresek osatzen duten talde enpresarial batenak (2005ean 11.859 milioi euro fakturatu zituena eta 78.000 pertsonei lan ematen dionak) Debagoiena guztia, eta Arrasate zehazki, ekonomiaren garapenerako aukerez betetzen du, eta kultura sozio-laborala hornitzen du.

 

3.- MCCko hainbat enpresa industrial handi herrian egoteak, sektore industrialak sortarazten dituen enpleguen ehuneko altu bat ernarazi du. Enpresa horietako batek -FAGOR ELECTRODOMÉSTICOS, S. Coop. Ltda.- 3.166 langileekin, sektore industrialean, herriko enpleguen erdia sortarazten du. Beste enpresa garrantzitsu batzuk, hauek dira: FAGOR ELECTRÓNICA, S. Coop. Ltda. (466 enplegu), FAGOR EDERLAN, S. Coop, Ltda. (368 enplegu), FAGOR AUTOMATION, S. Coop. Ltda (309 enplegu) eta FAGOR ARRASATE, S. Coop. Ltda. (308 enplegu).

 

4.- Teknologia ikerkuntzarako zentru bat egotea -IKERLAN-, Euskal Herrian punta-puntakoa dena eta era berean sistema kooperatiboan parte hartzen duena.

 

5.- "Polo de Innovación Garaia"ren orain dela oso gutxiko irekiera, non bere instalazio modernoetan enpresen ikerkuntza eta berrikuntzetako sektoreak dauden, Euskal Herrikoak zein eremu internazionaletakoak. 10 urteetarako 1.300 ikerlarien lantokia izango dela aurreikusten da. Gaur egun, Polo Garain Microsoften multinazional baten delegazioa instalatzeko negoziaketak burutzen ari dira.

 

6.- Hala ere, Arrasateko egitura industriala, orokorrean, enpresa txikiengatik ezaugarritzen da. Batez ere sarrailagintzara, etxetresna elektrikoetara, erremintetara, altzari metalikoetara eta burdindegietara mugatzen dira aktibitate hauek.

 

7.- Arrasaten kokaturiko enpresek laguntza estruktura garrantzitsuak dituzte I+D, formazioa, eta abarrekin loturiko gaietarako.

 

8.- Herriko eremutik, lortu eta sustatu nahi dugu orain dagoen industria sarearen lehiakortasuna mantendu eta hobetzea, eta horretarako, industria lurrak edukitzeko ekintzak garatu eta indartzea, garraio azpiegiturak eta komunikazioak hobetzea, zamalanak egiteko aparkalekuak eta guneak izatea, enpresa ekimen berritzaileetan parte hartzea, eskulana prestatzea, eta abar.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE