Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Testua: Arrasate Rugby Taldea]

Kanpanzar Arrasate, Zarautz B-ri irabazita, lider jarri da

Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek denboraldiko bigarren garaipena erdietsi dute domeka honetan, Zarautz B Mojategin mendean hartu eta gero. Lehen zati paregabea jokatuta, Julen Barrutiaren mutilek norgehiagoka bideratuta utzi dute atsedenaldira joan orduko. Bigarren zatian errentari eusten jakin izan dute, baita abantaila handitu ere, amaierako 43-5ekoa markagailuan ezarriz.
595.Arrasate.Kanpanzar.ZarautzB.IÑIGO.ARRIARAN (id: 4122285)
Testua: Arrasate Rugby Taldea / Argazkia: Iñigo Arriaran Olalde / 2019ko urriak 6, domeka
 
Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek denboraldiko bigarren garaipena erdietsi dute domeka honetan, Zarautz B Mojategin mendean hartu eta gero. Lehen zati paregabea jokatuta, Julen Barrutiaren mutilek norgehiagoka bideratuta utzi dute atsedenaldira joan orduko.  Bigarren zatian errentari eusten jakin izan dute, baita abantaila handitu ere, amaierako 43-5ekoa markagailuan ezarriz.
 
Ordu laurdena bete orduko hartu du aurrea markagailuan etxeko taldeak, Arizaletak zutoinen artera bidalitako zigor kolpeari esker.  Handi bost minutu eskasera Gontzak entsegua lortu eta errenta handitu du, Arizaletaren transformazioarekin batera (17-0).   Horrekin konformatu ez, eta sarrailagileek bigarren entsegua lortu dute ordu erdia betetzear zela, oraingo honetan Salaberriren eskutik eta berriro ere Arizaletaren transformazioarekin (29-0).  Gutxi falta zen atsedenaldira joateko, baina arauzko denbora bete baino lehen ekipoko beste Beñatek arrasatearren hirugarren entsegua lortu eta 29-0ekoarekin joan dira aldageletara Barrutiaren mutilak.
 
Partidua bideratuta zutela ikusita, Kanpanzar Arrasate erlaxatuago zelairatu da bigarren zatian, eta teknikari zuri-moreak aukera aprobetxatu du ezohiko jokalariei minutuak emateko.  Hala eta guztiz ere, etxekoen maila ez da jaitsi, eta baloia jokoan jarri eta minutu gutxira 36-0ekoa igo da markagailura Julenen entsegua eta Arizaletaren transformazio berri bati esker.  Minutu batzuk beranduago Zarautzek aurreneko entsegua lortu du (36-5) eta, hortik aurrera, arrasatearrek errentari eusten jakin izan dute.  Hori gutxi balitz, Arizaletak partidua biribildu du, entsegua lortuz eta bere bosgarren transformazioa gauzatuz.  43-5ekoarekin eman du amaitutzat partidua epaileak.
 
Gauzak horrela, denboraldiko bigarren garaipena Kanpanzar Arrasterentzat, eta dagoeneko sailkapen buruan da talde zuri-morea 10 punturekin.  Hala eta guztiz ere, arrasatearren entrenatzaile Julen Barrutiak zuhurtasunez jarraitu beharra dagoela azpimarratu du:  “Hau hasi besterik ez da egin, bide luzea geratzen zaigu aurretik”.  Hurrengo asteburuan etenaldia izango da Euskal Ligako 2. mailan baina, pare bat aste barru, Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek Funesen kontra neurtuko dituzte indarrak, oraingo honetan ere Mojategin.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE