Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Harreman dendan txokolate-dastatzea egingo da Pobreziaren Egunean
Arrasatek, “Bidezko Merkataritzaren aldeko hiria” ziurtagiria lortu zuen, programaren irizpideak betetzen zituelako. Bidea egiten jarraitu nahi dugu, helburu berdinarekin; herritarrei Bidezko Merkataritzaren ikuspegia eta bere kontsumoaren beharra helaraztea.

Testua eta kartela: Harreman. 2018ko urriak 8, astelehena.

 

Aurten, pobreziaren eguna, urriak17, hartuko da hizpide, aldarrikapena egiteko. Helburua argia izango da; ahalik eta kontsumitzaile gehienera helaraztea bidali nahi dugun mezua. Horregatik, Harreman Dendaren kanpoaldean egingo da aktibitatea, Arrasateko Hiper Eroskiren sarreran. Goizez eta arratsaldez izango gara bertan, gure dendaren ordutegian (10:00-13:00 eta 17:00-20:00).

 

Txokolate Kata bat eginez, produktu honen atzetik dagoen “alde iluna” mahai gainean jarri nahi dugu. Batez ere, Afrikako eta espresuki Costa de Marfileko kakao plantazkoetan ematen den haurren lan-esplotazioa.  Esklabutza salatu nahi dugu. Gaur egun ere esklabutza borborrean dago, guk ez ikusi arren, urruti gelditzen zaigulako ala enbarazu egiten gaituelako. Begiak ireki nahi ditugu eta honen aukera izan liratekeenak erakutsi.

 (id: 3620863)

 

Nazio Batuek Tulane-ko Unibertsitateari eskatutako ikerketa baten datuen arabera Costa de Marfileko Kakao plantazkoetan 5 eta 17 urte bitarteko 1.150.000 haur daude lan-esplotazio egoeran, 2008an baino %46 gehiago.

 

Arazo hau azaleratu zenean, Txokolate sektorea kontrolatzen duten Korporazio handiek 2001ean Harkin-Engel Protokoloa sinatu zuten AEBan. Non konpromisoa hartzen zuten kakao plantazkoetako haurren lan-esplotazioarekin bukatzeko. Gaur egun epeak pasa dira eta egoera hobera joan beharrean, okerrera egin du.

 

Arazo hau ikusarazi eta salatu nahi dugu. Guzti honek gure gizartearekin zerikusi zuzena duela pentsatzen dugulako. Kontsumo ereduak aldatzen baldin baditugu, langileak lan balditze duin batzuk izatera pasako direlako. Kontsumitzaile garen heinean guk agintzen dugu erosten dugun produktutan.

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE