Ametsik gabeko bizia, izarrik gabeko gaua

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
   
Azoka berritzeko prozesuko ordezkariak:

“Azokaren bideragarritasunaren bermea herritarren inplikazioa da”

Bagararen ekimenez, azoka biziberritzeko prozesua abian da. Ordezkariek nabarmendu dute, besteak beste, prozesuak “sektore oso ezberdinetako iritziak” bildu dituela. Azoka “proiektu estrategikoa izan daiteke”.

500.Azoka.Bizib.Saio.Ireki. (id: 3705809)


Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2012-ko uztailak 4, asteazkena

 

Azoka biziberritzeko prozesuko ordezkariek gaur arratsaldean prentsaurrekoa eman dute.

 

Bertan aritu dira Igor Ortega (Bagarako kide eta prozesuko dinamizatzaile), Nagore Iraola (Bagarako kide eta prozesuko dinamizatzaile) eta Iraia Sola (udal-ordezkari).

 

Alde batetik, iragarri dute saio irekia ospatuko dela asteazkenean, bai prozesuko parte-hartzaileentzat, baita herritarrentzat orokorrean ere.

 

Bestetik, prentsaurrekoan azpimarratu dituzte prozesuaren ezaugarriak: Horietako bat da 400 herritar eta 50 eragile baino gehiagok parte hartu dutela, neurri ezberdinetan.

 

Hain justu, “herritarren inplikazioa da, eta aurrerantzean ere izango da, Arrasateko Azokaren bideragarritasunaren bermea”.

 

Parte-hartze horrek “herrian azokaren gainean dagoen kezka islatzen” duela adierazi dute. Nabarmentzekoa da prozesuak “herri sektore oso ezberdinen iritziak” bildu dituela.

 

Ziurtatu dutenez, berritzea “ohiko azoka eredua gaurkotzearen bidetik etorriko da”.

 

Etorkizuneko azoka hori “kontsumo arduratsua, solidarioa eta iraunkorraren plataforma” gisa aurkezten dute.

 

Azoka biziberritua “proiektu estrategiko izan daiteke Arrasateko bizitza-kalitatea eta ongizatea bermatzeko”. Horregatik azoka berritua “plataforma ere izan daiteke”:

  • Baserritarren sektorea indartzeko
  • Herriko merkataritzari indarra emateko
  • Herriko kulturgileentzako
  • Birziklapen eta berrerabilpenerako

Prozesuaren ondorio positiboetako bat izan da herriko eragile ugariren “saretzea eragin” duela.

 

Izan ere, bat egin dute udal-ordezkariek, udal-teknikariek, eragileek, herritar ugarik,… Etorkizunerako baliagarri izan daitekeena.

 

Prozesuaren beste ondorio bat “herrigintza esperientzia berritzailea garatu” duela. Gainera, “balioan jarri dira baserritarren, Txatxilipurdiren, Emausen,… komunitateari egiten dieten mesedea”. Denon ardura dela ere argi ikusi da.

 

Lehen fase honetako saioetako bat bateratze-saioa izan zen. Udaletxeko pleno-aretoan, besteak beste, “asmo zehatzak, errealitateari lotutako asmoak” eta “prozesuaren ikuspegi intergrala” lortu ziren.

 

Lehen fase hau bukatuz doa, eta bigarren fasean proposamenak gehiago zehaztu joango dira, teknikoki ere.

 

Fase berriarren erronka nagusietako bat finantzazioa izango da.Ez da posible eta gainera ez dugu nahi Udala izatea finantzabide bakarra. Herrigintzaren filosofiari jarraituko diogu”.

 

 


Erlazionatutako albisteak:

Azoka biziberritzeko prozesuan 50 eragile parte hartzen ari dira
2012-ko maiatzaren 8an publikatutako albistea

Pertsona etorkinak parte hartzen ari dira azoka biziberritzeko
2012-ko ekainaren 6an publikatutako albistea

Azoka berritzeko proposamenak aurkeztuko zaizkie herritarrei
2012-ko uztailaren 4an publikatutako albistea

 


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE