Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
AMAIA ANTZOKIAN, LARUNBATEAN (EKAINAK 1, 19:30)

‘Martin Zalakain’, dantza saio aparta eta ikusgarria

100tik gora dantzari eta musikari dirainterpretazioan, Juan Antonio Urbeltz-en gidaritzapean. “Dantza” filman agertu ziren dantzariak dira ikuskizun honetan parte hartzen dutenak. Obra hau Bilbon estreinatu zen 2017ko azaroaren 11n eta harrez gero Euskal herriko hiriburuak eta herri nagusienak zeharkatu ditu, guztietan arrakasta haundia lortuz, publikoa eta kritikaren aldetik.

595.Martin.Zalakain.Antzezlana.ARGIA (id: 3947309)


Argazkia eta kartela: Argia konpainia / Bideoa: Artedrama Plataforma / Testua: mondraberri.eus / 2019ko maiatzak 24, ostirala

 

‘Martin Zalakain’ izeneko obra Donostiako Argia konpainiaren egitasmoa da eta Pío Baroja idazle donostiarraren ‘Zalakain el aventurero’ eleberrian oinarrituta dago. Egokitzapena Juan Antonio Urbeltzek (koreografia), Ander Lipusek (antzerkia) eta Harkaitz Canok (testua) egin dute.

Euskal dantza tradizional garaikidean lengoaia eta dantzaera molde berri bat proposatzea eta ikusleei emozioen bidez gozatzeko moduko ikuskizun bat sortzea izan dira ikuskizun honen helburuak.

Euskal antzerkigintzak eskaintzen dituen fikziozko pertsonaien artean Zalakain hautatu dute. "Aurrerapauso bat da, gure herri dantzaren alorrean lehen aldiz gertatuko den erronka", azaldu dute obraren arduradunek.

Halere, proposamena "dantza eta antzerkia baino gehiago" dela azpimarratu behar da, adierazpen artistiko ugari erakutsiko baitira taula gainean. "Garai baten erretratu bikaina izan zen eta belaunaldi oso bat literaturara erakartzeko balio izan zuen Pio Barojaren nobela hura berreskuratu eta beste ertz batetik interpretatzeko proposamen paregabea da", ziurtatu dute obraren egileak.

Argia konpainiak argumentu dramatikoarekin egindako dantzari heldu dio lan honetan. Dantza teknikan zehaztasuna, adierazpen dramatikoa eta emozio bidezko komunikazioa uztartuko ditu obrak.

 

595.Martin.Zalakain.Antzezlana.Kartela.ARGIA (id: 4047654)

 

Lana hezurmamitzeko inspirazio eta eduki iturriak "anitzak eta aberatsak" izan dira, eta Europa osoan azken bost mendeetan izandako dantzaren, antzerkiaren eta arte draman dute oinarria.

Era berean, ikuskizunean pausu berriak proposatuko dituzte, dantzaeraren ikusgarritasunean arreta jarrita.

Dantzariez gain, Ander Lipus aktorea izango da, On Pio maisuki antzeztuz, eta musikak ere berebiziko garrantzia izango du (akordeoia, arrabita, arpa, txistua, haize tresnak eta perkusioa, dultzaina, soka tresnak, …).

Obra hau Bilbon estreinatu zen 2017ko azaroaren 11n eta harrez gero Euskal herriko hiriburuak eta herri nagusienak zeharkatu ditu, guztietan arrakasta haundia lortuz, publikoa eta kritikaren aldetik.

Orain, Arrasateri iritsi zaio txanda. Saio bakarra eskainiko da, Ekainaren 1ean, zapatua, arratsaldeko 7:30etan.

Sarrerak salgai daude iada, 15 eurotan, www.arrasate.eus
eta https://ticket.kutxabank.es/amaiaarrasate/public/janto/ webguneetan, eta Amaia antzokiaren lehiatilan.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE