Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
2019ko Udal Hauteskundeak
EH Bildu-k hauteskunde prozesua "gertu sentitzen direnekin" adostu nahi du
Arrasatearrek alkategaia aukeratzeko, Herri Proiektuaren elaborazioan parte hartzeko eta herri mailako ordezkariak aukeratzeko parada izango dute.

 (id: 3676960)

 

Testua eta kartela: Arrasateko EH Bildu / 2018ko azaroak 8, osteguna

 

Arrasateko EH BILDUko kideok martxan gaude 2019ko udal hauteskundeetan jarrita helmuga.


Ilusioz eta gogotsu ekin diogu lanari, Arrasate biziberrituko duen herri proiektu berria
eskaintzeko asmoz. Horretarako gai garelako.


Baina bidea ez dugu bakarrik egin nahi. Gure alkategaiaren aukeraketa, berekin batera
aurkeztuko direnen zerrenda, udal programa… EH BILDUrengandik gertu sentitzen zareten guztiokin adostu nahi ditugu. Alegia, zuekin batera erabaki Arrasaterentzat nahi dugun etorkizuna.


Prozesu bat ireki dugu zuen parte hartzea errazte aldera. Baina horretarako beharrezkoa da prozesuan izena ematea. Gonbidapen zuzena egiten dizuegu, hortaz. Eman izena, eman iritzia eta izan eragina Arrasateren etorkizunean.


NOLA EMAN IZENA?

 

  •  elkarrekin.ehbildu.eus-en erregistratuta.
  •  644 29 85 87 whatsapp zenbakira idatzita.
  •  arrasate@ehbildu.eus helbide elektronikora idatzita.
  •  Aurrez-aurre:

Azaroak 13, asteartea, 18:00-20:00 Seber Altuben   

 

Azaroak 12 eta 14, 10:00-12:00 BILGUNEAN (Pablo Uranga, 8 behea)


Azaroak 8 eta 15, ostegunak, 18:00-20:00 Arbolapetan

 

Zurekin, elkarrekin, bagoaz aurrera.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE