Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Sagardotegira joateko, autobusak larunbatero

Azpeitiko Añotan afaltzeko.

Mondraberri / 2012-ko otsailak 9, osteguna

 

Autobus bat aterako da larunbatero, Garibaitik, Azpeitiko Añota sagardotegira joateko. Zehazki, 42 € kobratuko dira (pertsona bakoitzeko) autobusaren joan-etorriagatik eta Añotan afaltzeagatik.

 

Menua: Tortilla, bakailao frijitua, gazta, irasagar gozokia, intxaurrak eta kafea. Zerbitzu hau otsailaren 4tik martxoaren 31ra egongo da indarrean. Autobus bakar bat egongo da, arratsaldeko 19:00etan irtengo dena Garibaitik.

 

Añotatik Azpeitira jaisteko autobusak daude gauerdiko 00:00etan, 00:30ean eta 01:30ean. Ondoren, Azpeititik Arrasatera etortzeko, autobusa 03:30ean irtengo da.

 

Dena den, gogoratu Arrasaten bertan badela Txondorra sagardotegia, hain justu, Bizkaia etorbidean.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE