Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Bergaran gogor aritu dira Dorletako amako txirrindulari gazteenak
Garazi Estevez-ek hirugarren postua eskuratu zuen infatiletan eta Jon Ochoa bigarren izan zen alebinetan.
 (id: 3596031)
Testua: Ibai Trebiño / Argazkia: Dorletako Ama TXE / 2016-05-03 
 
Bergaran ospatutako lasteketan lehiakor agertu ziren Dorletako amako txirrindulariak. Garazi Estevez-ek eskuratu zuen posturik onena infantiletan, eta helmugaratu zen lehen emakumea izanda, hirugarren postua lortu zuen sailkapen nagusian JMAko txirrindulariak.

Alebinetan ordea, Arizmendi ikastolako Jon Ochoa Iriondok merezimendu handiko bigarren postua lortu zuen.

Asteburu honetan Oñatin ospatuko den Gipuzkoako errepideko txapelketan parte hartuko dute alebin zein infantilek.

Kadeteak Lizarran lehiatuko dira domekan honetan

Asteburuko geldialdiaren ostean, kadete mailako txirrindulariak datorren igande goizean Lizarrara joango dira bertako lasterketan parte hartzeko asmoarekin.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE