Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Seber Altuben, Zapatuko Azokarekin batera
VI. Txakolin Eguna ospatuko da uztailaren 20an
Arteaga Jatetxearen Maider Larrañagak gidatutako Debagoieneko txakolinen dastatzeaz gain, bertako hanburgesen pintxoak jateko aukera izango da. Igandean berriz, Artazubiaga baserrira bisita gidatua egingo da Otxia txakolinaren ekoizpen-prozesua ezagutzeko.

Testua: Marijo Simon. Argazkia: MB Artxiboa. 2019ko uztailak 12, ostirala.

 

Uztailaren 20an, larunbata, Zapatuko Azokarekin batera Debagoieneko VI. Txakolin Eguna ospatuko da Seber Altube plazan. Egun horretan, azoka berezia egingo da, Debagoieneko txakolin ekoizleek postuak jarriko dituzte.

 

Eguerdiko 12:00etan Arteaga Jatetxeko Maider Larrañagak gidatuta, eskualdeko txakolinen dastatzea egingo da. Bitartean bertako hanburgesen pintxoak jateko aukera izango da.

 

Uztailaren 21ean, igandea, Artazubiaga baserrira bisita gidatua egingo da Otxia txakolinaren ekoizpen-prozesua ezagutzeko. Aurrez izena eman beharko da 943 79 64 63 telefonoan edo turismo@debagoiena.eus emailean.

 

 (id: 3613937)

 

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE