Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ekainaren 16an, igandea
330 dantzari elkartuko dira Haur Dantzarien Egunean
Lore Gazteak eta Txikitxu-Arrostaitz dantza taldeek antolatuta, hainbat herritik etorritako dantza taldek parte hartuko dute dantzarien jaian.

 (id: 3570277)Testua: Marijo Simon. Argazkiak: MB artxiboa. 2019ko ekainak 11, asteartea.

 

Lore Gazteak eta Txikitxu-Arrostaitz dantza taldeek antolatuta, Haur Dantzarien eguna ospatuko da ekainaren 16an, igandea.  Egun guztiko jaialdia izango da, eta guztira 330 dantzarik hartuko dute parte hainbat herritik etorritakoak: Ermua, Soraluze, Antzuola, Oñati, Aretxabaleta, Oiartzun eta Aramaixo.

 

Zaldibarren ongi etorria eman eta elkartu ostean, Herriko plazarako bidea egingo dute guztiek kalejiran. Hamarretakoa egin ostean, goizeko 11:15ean, herriko kaleetan zehar dantza saioak eskainiko dituzte Udalaxpe Txistulari Taldearen eta Arrasateko Gaiteroen laguntzarekin.

 

Eguerdiko 13:30etan, berriz, Herriko plazan bilduko dira dantzariak eta dantza erakustaldia egingo dute.  Dantzariek etxe ezberdinetan bazkalduko dute, eta arratsaldeko 17:00etan, Herriko plazan izango da dantza talde guztien Agurra.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE