Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
GAUR PIXI DIXIE TALDEA, MONTERRONEN (22:30)
Musika doinu proposamen zabala, gaurtik hasita
Musikak hartuko du egunotan protagonismoa herrian; izan ere, jazza, Kaukaso eta beste herrialde batzuetako dantza folklorikoak eta Kuba eta inguruko doinuak izango dira aukeran.

595.2 (id: 4207313)

 

K.C.- 2010/07/25

 

Dantza, kale-antzerkia, zirkua... kalitatezko emanaldi ezberdin eta politak ikusteko aukera izan da orain arte Udazabal programarekin eta jende asko erakarri dute antolatutako ekimenek. Oraingoan, musikaren ordua iritsi da, musika bere zentzurik zabalenean.

 

Egunotan izango diren emanaldiek zerbait berria eskaintzen dute; erritmoen aniztasuna, eta modu honetan, beste garai batzuetan egindako eta munduko toki ezberdinetako doinuak ezagutzeko parada aproposa. Alde batetik, New Orleans hiriko swing astintzailea eta kalitatez interpretatutako jazz jostariaz gozatzeko gonbita egingo du Pixie Dixie taldeak; bestalde, Kaukaso eta munduko beste musika eta dantzak; edo erritmo kubatarrak izango dira entzungai.

 

Uztailak 25, domeka, Kataluniako Pixie Dixie talde esperientziaduna izango dugu Monterron parkean gaueko 22:30etatik aurrera. Dixieland eta jazz klasikoan mugitzen dira musikari hauek eta beren tresnak adierazteko bitarteko moduan hartuta, swing eta jazz musiken alde jostariaz entzuleriak disfrutatzea lortuko dute ziur. Swing eta jazzaren erritmiko eta bizitasunak, doinu eta adierazpen lasaiez tartekatzen dituzte kalitate handiko emaitza lortuz.

 

Bi disko kaleratu ditu talde katalanak eta zenbait eszenatoki eta jazz festibaletan kontzertuak eskaini dituzte. Tronpeta, saxofoi, gitarra eta banjo, kontrabaxu eta bateriak osatzen dute Pixie Dixie taldea eta domekan hauek entzuteko aukera egongo da Monterron parkean gaueko 22:30etan.

 

Dantza folkloriko eta koloretsuak

 

Bi egun geroago, uztailak 27, proposamen berezi eta ikusgarria izango da herritarrentzat. Izan ere, Kaukaso eta beste herrialde batzuetako  dantza folklorikoak gertuagotik ezagutzeko aukera egongo da Monterronen izango den emanaldi honetan. Indiatik datorren Panghat taldeak, dantzaz betetako ikuskizun koloretsua eskainiko du. Talde hau folkloreko hogeita bost dantza-motatan baino gehiagotan espezializatuta dago eta janzten dituzten arropei garrantzia handia ematen diete. Kolorea, dantza eta ikuskizunak bat egingo dute Panghat taldearekin gaueko 22:30etatik aurrera. Emanaldi berean, Daguestan-go Errepublikatik etorritako Lezginka-k, Kaukasoko folklorean oinarria duten dantzak erakutsiko dizkiete bertaratzen direnei.

 

595.1 (id: 4174196)

 

Erritmo kubatarrak Debosonen eskutik

 

Deboson musika talde kubatarrarekin Udazabalek ateak itxiko ditu irailera arte. Uztailak 30 Monterroneko parkean eskainiko du Debosonek kontzertua, gaueko 22:30etan izango da. Talde honek Kubako erritmoak ekarriko ditu Monterronera eta honetaz gain, guaratxa, kunbia, merengea, guajira, cha-cha-cha edo saltsa erritmoekin dantzan jarriko dute animatzea gura  duen oro. Talde hau 1995. urtean sortu zen eta hasieratik jende eta kritikaren harrerarik onena jaso zuten. Beren herrialdean talde gogokoa da eta kritikak “benetako kubatar musika tradizional” moduan definitu du.

Irailean bueltatuko da Udazabalen programa eta lehen emanaldia Exodo kale-antzerkia izango da. Honek dantza, errituala, akrobazia, antzerkia eta umorea nahastuko ditu ikuskizun polit batean.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE