Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Saskibaloia

Mondragon Unibertsitateak etxean menderaezina izaten jarraitzen du

 (id: 3505866)Testua eta argazkiak: Marijo Simon. 2019ko abenduak 1, igandea.


Mondragon Unibertsitateak etxean menderaezina izaten jarraitzen du. Gaur arratsaldean Ulacia Zarautzen aurka jokatutako partiduan ondo erakutsi du bere nagusitasuna. Lehen minututik bere jokoa ezarri du, aurkariari aukerarik eman gabe. 


Ondo ibili dira defentsan Iñaki Ogaranen mutilak, baina askoz hobeto erasoan. 97 puntu egin ditu gaur Mondragon Unibertsitateak, Zarautzeko taldea 65 punturekin utziz.  Saskiratzaile nagusia Zach Kirschbaum amerikarra izan da 23 punturekin. Andoni Atxa harrobiko jokalariak oso fin ibili da ere gaurkoan 20 puntu eginez. 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE