Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Txatxilipurdik antolatuta

Biteri plaza eta Monterron jolas parke bilakatu dira

 Haurrek primeran pasatzeko moduko jolas ugari antolatu dira goizean zehar: tirolina, puzgarriak, sajarar jolasak, ohialak, margoketa, ur zirkuituak...

 

 (id: 7011)

Testua, argazkiak eta bideoa: Hasier Larrea / 2018ko ekainak 25, astelehena

 

Neska-mutilen gozamenerako joku, talier eta jolas pila ahalbidetu dituzte Biteri plazan eta Monterron parkean, Txatxilipurdiren eta Udalaren ekimenez. 

 

Biterin askotariko postuak jarri dituzte: puzgarriak, dorreak arnesarekin, oreka jokoak, aurpegi margoketak... Jolas egokituetan ere ederto moldatu dira gaztetxoak, gurpildun aukian eta ikusmen jolasekin, besteak beste.

 

Monterronen tirolina ikusgarria muntatu dute, 50 metro inguruko ibilbidekoa. Hutsik egon ohi den putzutxoa urez bete dute botilez eta gomaz egindako itsasontziak garraiatzeko. Ur zirkuitu bat ere eraiki dute hodi eta taulekin. Ipuin kontaketak, pinturaz eginiko marrazkiak,  saharar jolasak, ohialak... Oso ekintza konpleto eta erakargarriak izan dira haurren eta helduen parte hartzea sustatzeko. 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE