Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Erdi Aroko eta Brontze Aroko aztarna berriak aurkitu dituzte parrokian

 (id: 3403837)Testua eta argazkiak: Marijo Simon. 2018ko urriak 9, asteartea.


Aranzadi Zientzia elkarteak eta Arrasate Zientzia elkarteak egindako indusketan Arrasateko historiaren aztarna berriak aurkitu dira. Iaz egindako indusketaren emaitzak konfirmatuz. Brontze aroko zeramika zati ugari aurkitu dira, 3.000 eta 3.100 urte arteko antzinatasunarekin. Alfredo Moraza  indusketaren zuzendariak azaldu duenez “leku estrategiko batean gaude, mendixka baten gainean, eta aprobetxatuko zuten bertan bizitzeko”. Zoritzarrez Erdi Aroko fosak egin zirenean estratu guztiak nahastu egin ziren, eta aztarnategia txikituta gelditu zen.


Erdi Aroari dagokionez, 12 gorpuzki aurkitu dira hilobi sinpleetan eta inongo hilkutxarekin. Beste alde bi hezurtegi aurkitu dira, bata 11 gorpuzkiekin eta bestea lauekin. Iaz egindako indusketaren emaitzak konfirmatu dira aurten,  XIII. eta XVI. mendeetan aztarnak kokatuz. Michel Berjon Aranzadiko kideak esplikatu duenez “emaitzak oso positiboak dira, batez ere, aurkitu diren brontze arokoak, Arrasateko historian eta sorreran murgiltzeko aukera ematen digutelako”.


Orain bigarren fasea hasiko da, hezurdura guztiak aztertuko dira, eta hiru edo lau hilabeteetan lehenengo emaitzak ezagutuko dira. Brontze aroko aztarnen kasuan aurkitutakoak egoera txarrean daude, eta ezin izango dira momentuz aztertu.





Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE