Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Urriak 10, Osasun Mentalaren Nazioarteko Egunaren harira
‘Zarena gara’ film laburra estreinatuko da Kulturaten
Urriaren 10ean ospatzen da Osasun Mentalaren Nazioarteko Eguna eta egun horretarako hainbat ekintza antolatu ditu Aita Menni Ospitaleak. Ekintzen helburua da gaixotasun mentala duten pertsonek bizi dituzten zailtasunak gizarteratzea.

 (id: 3391856)Testua eta argazkiak: Aita Menni Ospitalea. 2018ko urriak 9, asteartea.


Gaixotasunaz gain -pertsona bakoitzarengan modu desberdin batean garatzen da-, egunerokotasunean estigma sozialari aurre egin behar diote gaixoek eta honek guztiak, beraien parte-hartze aktiboan eta gizarteratzean eragina du.


Aita Menni Ospitaleak Mondragon Unibertsitatearekin (Ikus-Entzunezko Komunikazio Fakultatearekin) kolaborazio hitzarmen bat sinatu du aurten. Elkarlan honen ondorioz, urriaren 10ean arratsaldeko 19:30ean Arrasateko Kulturateko Jokin Zaitegi gelan aurkeztuko den ZARENA GARA film laburra sortu da. Film laburraren  aurkezpenaren ostean, zuzendariekin mahai-inguruan parte hartzeko aukera dugu. Gogo handiz, Aita Menni Ospitaleak ekintza honetan parte hartzera gonbidatzen zaituzte.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE