Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Bolibar errekako ura urtegian sar ez dadin

Urkuluko trasbasea eten behar izan da, euritearen ondorioz

Urkulu urez hornitzen duenetako bat Bolibar erreka da, hodien bitartez. Bertatik Urkulura ur gehiago ez isurtzeko, Gipuzkoako Ur Kontsortzioak erabaki du trasbase hori etetea, hain zuzen, Urkuluk gainezka egin ez dezan.

595.Urkulu.Bolibar.Trasbasea.Etenda (id: 4590673)


Testua, argazkia eta bideoa: Gontzal Landa Herbias / 2018ko ekainak 13, asteazkena


Jakina denez, negu eta udaberri euritsuak ditugu aurtengoak, eta ondorioz gaur Urkulu bere edukieraren %93an da.


Iaz sasoi honetan %74an zegoen eta orain direla bi urte %87an. Dena den, egungo egoera ez da oso ezberdina 2015eko eta 2014ko egoerekin alderatuta, hurrenez hurren, %91n eta %90ean baitzegoen.


Urkuluk gainezka egin ez dezan, Gipuzkoako Ur Kontsortzioak erabaki du urtegiaren hornidura bat (Bolibar errekako uren trasbasea) etetea behin-behinean.


"Beste urte batzuetan ere erabaki berbera hartu izan da", azaldu digu Gipuzkoako Ur Kontsortzioko Antolaketa buruak, Imanol Zabaleta Urretabizkaiak.

 

Izan ere, horrela lortzen da urtegiak gainezka ez egitea eta ondorioz "balizko hirugarren batzueri kalterik ez eragitea".

 

Bolibar errekako urak, hodien bitartez, trasbase baten bitartez, Urkulura bideratu ohi dira, eta Areantzarako bidegurutzearen ondoan isurtzen dira urtegira, hau da, aparkalekutik hurbil.

 

Urkulu hornitzen duten errekasto naturalen inguruan ez da neurririk hartu behar izan, eta horren adibide da harrobi zaharraren ondoko errekastoa, Arbe bailarakoa.


Bolibar errekako trasbasea eteteko beste arrazoi bat da "trasbasearen azpiegituran hobekuntzak egin beharra".


Izan ere, "mendialdean lur mugimenduak izaten dira, batez ere euri ugari botatzean", eta horiek azpiegituran eragina dute.

 

"Horregatik proiektu bat egin dugu, eta lanak datozen hilabeteetan gauzatuko dira. Horren ostean trasbasea bere ohiko funtziora itzuliko da".


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE