Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Igandero izango da hitzordua, martxoaren 31ra arte
Igande honetan jarriko da martxan 'Familian jolasean' egitasmoa
Udaleko Gazteria Sailak antolatuta, neguko igandeetan familiei jolasa eta aisialdia elkarrekin partekatzeko espazioa, denbora eta hitzordua eskaintzea da asmoa.

Testua eta kartela: Arrasateko Udala / 2019ko urtarrilak 9, asteazkena

 

Udaleko Gazteria Sailaren helburuetako bat da familiei aukera eta guneak eskaintzea guraso eta seme-alaben arteko harremanez era ludikoan gozatzeko.

 

Familian Jolasean egitasmoaren kasuan, familia ezberdinak elkar ezagutzeko eta EUSKARAZ elkarrekin jolasteko aukera batda, aniztasuna kontuan hartuta eta euskararen transmisioaren garrantzia azpimarratuta.Asmoa da neguko igandeetan, espazioa, denbora eta hitzordua eskaintzea familiei elkarrekin partekatzeko jolasa eta aisialdia.

 

Igandero izango da hitzordua, urtarrilaren 13an hasi eta martxoaren 31ra bitartean, 12 saio guztira.

 

Familien partehartzea bilatu nahi dugu, proposamenak egin eta gauzatu ditzaten, betiere hezitzaileekin batera.

 

Igande arratsaldetan elkarrekin jolasteko gonbita egiten diegu beraz 0-8 urte arteko haurrak dituzten familiei. Doanekoa da eta bertan azaltzen diren familia guztiak ongi etorriak izango dira. Dena den, izena ematea beharrezkoa ez den arren, eskertuko genuke parte hartzeko asmoa dutenek inskripzio fitxa betetzea, ludoteketan, Gazte Bulegoan edo on-line.

 

Hitzorduak,

 

FAMILIAN JOLASEAN. 0-8 urte arteko haurrak dituzten familiak

 

Eguna: domeka

 

Ordua: 17:00-19:00

 

Egutegia:

urtarrilak 13, 20, 27 

otsailak 3, 10, 17, 24

martxoak 3, 10, 17, 24, 31

 

Lekua: Okendoko ludoteka

 

 (id: 3492907)

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE