Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Aramaio errekaren kolore berdearen arrazoia
Arrasateko Udaletik adierazi digutenez, koloratzaile batek eman zion tono hori errekako urari.

595BARRU (id: 3529231)

 

Testua:Udala-Argazkia: Benja Ramos-2015/12/09

 

Abenduak-7 an, goizeko 8:00 aldera errekako ura berde fluor kolorez etorri zen eta Udalak hainbat neurri hartu zituen:

  • Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailarekin jarri zen harremanetan
  • Udaltzaingoak argazkiak atera eta partea egin zuten, salaketa bat egiteko beharra egon ezkero dokumentuak prest izateko.
Egunean bertan, astelehenean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saileko URA Agentziatik eta baita ere Gipuzkoako Foru Aldunditik, pertsona bana etorri zirela laginak hartzera, jatorria identifikatzeko asmoarekin.Bertatik esan digutenez, kolorantea izan da kolore berdearen arrazoia.Oraindik ikertzen ari dira nork bota zuen eta zertarako, baina, kontatu digutenez, horrelako koloranteak erabiltzen dira azterketak egiteko, adibidez, urgune edo urtegien ibilbideak jakiteko erabili ohi dira.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE