Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Elikagai honen Eguna ospatzen da Seber Altuben

Corazón de Encina 800 ogi-mami errazio doan banatzen ari da

595.Corazon.Encina.Ogi-mami (id: 4203621)


Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2014ko martxoak 9, igandea

 

Arrasateko Corazón de Encina Extremadurar Zentroko lagunak aste honetan lanean izan dira ogi-mamiak prestatzeko.

 

Ogia Aretxabaletako okindegi batean erosi zuten, moztu egin zuten makina batekin eta busti ondoren, lehortzen utzi zuten.

 

Horretan aditua Amalio Cuevas da, Zuzendaritzako 12 kideen eta boluntarioen laguntza izan duelarik.

 

Hortaz gain, atzo eta herenegun pintxo morunoentzako alinoa [ongailua] ere prestatzen izan ziren.

 

Izan ere, gaurkoan Extremadurako Ogi-mamien Eguna ospatzen ari dira. Jaiaren helburu bat da kultura extremadurarra ezagutzera ematea.

 

Corazón de Encinako Zuzendaritzak ogi-mamien 800 errazio banatzen dabil, doan, Seber Altube plazan.

 

Baina ze da ogi-mamia? Juan Sierrak, Corazón de Encinako Kultura bokalak, azaldu digu:

 

“Ogi-mamiak antzinako janari bat da, ogi gogorra jan ahal izateko prestatu egiten zena”.

 

Ogi zati gogorra zatitzen da, ondoren aparte, berakatza, urdaia eta piperrak frijitzen dira. Frijitu ondoren lortzen den olioa ogiari gehitzen zaio, eta on egin!

 

Jendeak gustura jan ditu doako ogi-mamiak, baita urdaiazpikoa eta pintxo morunoak ere prezio ekonomikoetan. Edariak ere zerbitzatu dira.

 

Bitartean umeek gaztelu puzgarri batean jolastu dute, musu truk. Gaztelua zentroko lagun batek jarri du.

 

Jai hau urtero ospatzen da Debagoieneko udalerri batean. Aretxabaletan, Eskoriatzan,… ospatu izan da, eta aurten Arrasateri egokitu zaio.

 

Aurreikuspenen arabera, Seber Altube plazako jaiak eguerdiko “15:00ak arte jarraituko du, edo jendeak nahi duen arte”.

 

Orokorrean, Corazón de Encina “ondo dabil, jende gehiago etorri da azkenaldian, batez ere asteburuetan hurbiltzen da”.

 

Juan Sierrak azpimarratu duenez, Corazón de Encinaren egoitzan “pintxo-potea egunero egiten da, Extremaduran tipikoa delako ardoarekin, zerbezarekin edo dena-delakoarekin tapa doan zerbitzatzea”.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE