Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ospakizunak Herriko plaza bete du

Euskararen Egunak biziagotu du Euskaraldiaren erritmoa

Abenduaren 3ak merezitako ospakizuna izan du gaur arratsaldean, denetarik egiteko aukera egon baita: dantzatzeko, abesteko, txokolatea jateko, barre egiteko... 

 

 (id: 4540440)

 

Testua: Hasier Larrea / Argazkiak eta bideoak: HL eta GL / 2018ko abenduak 3, astelehena

 

Ahobizi eta Belarriprest-ek kolkoraino bete dute gaur arratsaldean Herriko Plaza. Euskararen Egunak merezi zuen halako ospakizun borobil bat, are eta gehiago Euskaraldiak izan duen arrakasta ikusita. Izan ere, ekitaldi erraldoi hau amaitu den arren, garbi gelditu da euskaraz bizitzeko borondate handia dagoela gurean. 

 

Geike-k antolatutako egitaraua arratsaldeko 18:00etan hasi da Txatxilipurdi-ko hezitzaileek gidatutako flashmob-arekin. Ordurako adi-adi zeuden neska-mutil eta gurasoak dantzatzen noiz hasiko zain. Oholtza gainera igo dira lau dantzariak, eta dantzarako pausoak errepasatu ostean, gogo biziz eman diote egurra plazara bertaratu direnek koreografia antzeztuari. 

 

Potx eta Lots oñatiar pailazoek ere parte hartu dute flashmob-ean, eta kanta amaitzearekin bat igo dira eszenatokira euren ikuskizuna eskaintzera.

Gaztetxoenekin harreman zuzeneko boloa eraman dute aurrera Potx eta Lots-ek, eta Ahobizi eta Belarriprest izan diren zenbait pertsona ere igo dira eszenatokira saria jasotzera. 

 (id: 4707964)

Egitarauarekin amaitzeko Olatz Salvador artistak kontzertua eskaini du jendaurrean. Txokolate beroa ere ez da falta izan ilunkera honetan, eta harrera aparta izan du haur zein helduengan. 

 

  (id: 4825366)

 

 

 

 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE