Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
25 emakumek osatzen dute zerbitzua
Etxez etxeko langileek lan gatazka konpontzea eskatu dute
Atzo arratsaldean elkarretaratzea egin zuten Udalaren aurrean, beraien lan baldintzak duintzen dituen hitzarmen propio bat aldarrikatzeko.

 (id: 1009716)

 

Testua: ELA / Argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2018ko maiatzak 15, asteartea

 

Arrasateko etxez etxeko langileok UTE CLECE zaintzen Udalak azpikontratatutako enpresarekin negoziaketa hasi genuen pasa den apirilaren 9an, Udalak enpresa honekin duen kontratua amaitzen zela eta zerbitzua lehiaketara ateratzen zela jakinda. Gure helburua, hitzarmen propioa sinatu eta plegu horietan txertatzea zen, etorriko zen enpresa berriari behartuz hitzarmen hori aplikatzera.

 

25 emakumek osatzen dugu Arrasateko Udaleko etxez etxeko zerbitzua eta denok dugun errebindikazioa bakarra eta komuna da: gure lan baldintzak duintzen dituen hitzarmen propio bat izatea. Gaur egun estatuko hitzarmen bat aplikatzen zaigu: urtean 1755 orduko lanaldia, ordua 7eurotara, gehienok baldintza oso txikiak ditugu eta gaixotasun arruntengatiko bajen lehenengo 3 egunak ez ditugu kobratzen, eta gainera oraindik aldi baterako langileak gara.

 


UTE CLECE ZAINTZEN enpresarekin negoziaketak apirilaren 9an hasi genituen. Gure erreibindikazio nagusienak hain zuzen ere urteko lanaldia jeistea, soldatak duintzea, lanaldi partzialei aurre egiteko klausulak txertatzea eta gaixotasun arruntengatiko bajak %100ean ordaintzea ziren. Udalak, negoziazioen hasieran gure hitzarmena betetzeko beharrezkoa zen babes ekonomikoa bermatuko zuela adierazi zigun eta hori notizia ona izan zen langileontzat. Baina ustez positiboa eta erraza zirudienak beste norabide bat hartu zuen n

egoziaketatan. CLECE enpresak negoziaketa blokeatu eta negozioa egitea erabaki du.

 

Udalak plegu berriak ateratzeko eta lehiaketa martxan jartzeko “presa” dagoela adierazten digu eta bitartean, enpresa honek ez du hitz egiten jarraitu nahi gaixotasun arruntengatiko bajak ez dizkigulako %100ean ordaindu nahi. Ez du eztabaidatu nahi, ez digu entzun nahi. Gaixo egonda ere lanera bidali nahi gaituzte, gure osasunarekin jolasean dabiltza. Izan ere, nola nahi dute baja bat hartzea ordaintzen ez badigute? Eta nola hartu dezakezue onartutzat gaixorik lanera joatea? Aiton-amonekin egiten dugu lan, pertsona sensibleak dira eta erraz gaixotzen dira. Beraz, esan beharrik ere ez dago langileak osasuntsu egotea ezinbestekoa dela gure lanpostuetan eta eskaintzen dugun zerbitzuaren kalitatean.

 

Galdera asko datozkigu burura. Gipuzkoako ongizate zerbitzuetako negoziaketa guztietan (zaharren egoitzatan, etxez etxeko laguntza…) ezinbestekoa da bajak 100%ean jasotzea, sektoreak dituen berezitasunengatik. Zergatik ez gure kasuan? Zergatik ez da gertatuko hau Arrasaten? Udalak eta udal honek azpikontratatutako CLECE enpresak onartutzat emango dute datozen lau urteetan (edo zerbitzuaren kontratuak irauten duenak) gu gaixorik lanera joatea eta gure lan baldintzak oraindik eta prekarioagoak izatea?

 

 (id: 1044824) 

 

Egoerak ez du aurrerapausurik egiten, baina UTE CLECE ZAINTZEN enpresako langilleok argi daukagu: gure osasunarekin ezin da negoziorik egin. Mobilizazioekin jarraitzen dugu Arrasatear guztiek entzun gaitzaten eta gertatzen ari denaren berri izan dezaten.

 

Eta beste behin, ardurak eta erantzukizunak eskatzen dizkiogu gai honen ardura duten ordezkari politikoei. Udalak honetan erantzukizun zuzena dauka. Arduraz jokatu eta prozesuan beharrezko erraztasunak ematea eskatzen diogu Udalari. Ekintza errealak egin ditzaten arazoari behingoz irtenbidea emateko.

 

 (id: 1059955) 

  

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE