Katurik ez dagoen etxean, saguak dantzan

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
   
Ludoteken irekieraren berri emateko Txatxikalejirak alaituko ditu kaleak
Gaur, eguena, Txatxikalejira egingo dute ludotekako hezitzaileek herriko kaleetan zehar. Arratsaldeko 17:30etan ekingo diote ibilbideari eta, musika eta jolasak izango dira nagusi.

595 (id: 3506734)

 

Testua: K.C./Argazkia: Txatxilipurdi- 2012/09/20

 

Txatxilipurdiko kideak zein herriko haurrak bueltan dira oporretatik eta asteon eman diote ludotekan hasiera kurtso berriari. Hala, ludotekako hezitzaileak Txatxikalejira egingo dute gaur, eguena, herriko kaleetan zehar eta modu koloretsu eta dibertigarrian ludoteken irekiera, egitasmo honen berrikuntzak eta kale erabilera bultzatuko dituzte.

Herrian zehar egingo duten ibilbideari arratsaldeko 17:30etan ekingo diote eta musikaz alaituta, Zaldibarretik hasi eta Biteri, Herriko plaza, Arbolapeta eta Sebero zeharkatuko dituzte. Azken honetan emango diote bukaera Txatxikalejirari, baina gune ezberdinetan egingo diten geldiune bakoitzean jolas ezberdinak proposatuko dizkiete haur eta gurasoei. Gainera, merienda egiteko eta ahora zerbait sartzeko aukera eskainiko dute Txatxilipurdikoek.

Gaurko Txatxikalejira erdigunean egingo dute, arratsaldeko 17:30etatik aurrera, eta datorren astean beste hainbeste egingo dute herriko beste gune batzuetan. Hain zuzen ere, martitzenean, Usaetxe ingurua alaituko dute Txatxikalejirarekin eta egubakoitzean, ostera, Santa Marina ingurura joango dira.

Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE