Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Laubide Plazan

Motozaleen 2. Topaketa Solidarioa ospatuko da apirilaren 14an

'Red Dragons'-ek antolatuta, goizetik arratsera arteko egitaraua izango da bi zapatu barru. Omenaldia egingo diote Ander Landaluze pilotuari. 

 

 (id: 3376508) 

 

Testua, kartela eta argazkia: Red Dragons / 2018ko apirilak 5, osteguna

 

Urtebete pasa da motorraren munduan jarduerak garatzen hasi ginenetik eta, laster, urteko lehenengo jarduera daukagu Arrasaten: 'Red Dragons' gure bigarren "moto-mokadu" solidarioa,  apirilaren 14an, Laubide plazan.

Gure programa honako hau izango da:

09:00 Izen ematea

11:30 Ibilbidearen hasiera

11:30 Arte Martzialen erakusketa

14:30 Bazkaria

16:30 Motor jokoak

17:00 motor istripuen simulazioa

17:30 Ander Landaluzeri omenaldia

18:00 Kontzertua

19:00 Oparien zozketak      

19:30 Ekitaldiaren amaiera

Ekitaldian janari iraunkorrak bilduko ditugu geroago Bergarako janari-bankura eramateko; Pixkanaka-pixkanaka, kiloz kilo, ia ez du ezer kostatzen eta asko laguntzen du.
 
Motero ez direnak ere gobidatuta zaudete parte hartzera. Oso ondo pasako dezute denok. Gogoratu apirilak 14, larunbata Arrasateko Laubide Plazan. Ikusi arte!!!
 (id: 3398916) 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE