Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
TransMarikaBolloFeminista Koordinadorak antolatuta
LGTBI+ Eguneko mani-festa-akzioa egingo da Oñatin gaur
Atzo, Arrasateko Portaloian ostadar ikurrinaren koloreekin eserleku bat margotu zuten LGTBI+ kolektiboren nazioarteko egunaren harira.

 (id: 3284630)Testua: Marijo Simon. Argazkia: Gontzal Landa Herbias. Kartela: TransMarikaBolloFeminista Koordinadora. 2019ko ekainak 28, ostirala.

 

LGTBI+ kolektiboaren aldeko nazioarteko eguna ospatzen da gaur, eta honen harira, Debagoieneko TrasnMarikaBolloFeminista Koordinadorak hainbat ekitaldi antolatu ditu. Aurten 'Debagoiena Harrotasunez' eguna Oñatin ospatuko da.

 

Ekimena arratsaldeko 20:00etan hasiko da, Oñatiko Herriko plazatik irtengo den Mani-festa-akzioarekin. Ondoren, Antixena Gaztetxean pintxada ska-reggae-rocksteady egingo da.

 

Arrasaten atzo arratsaldean Portaloian ostadar ikurrinaren koloreekin eserleku bat margotu zuten LGTBI+ kolektiboren nazioarteko egunaren harira.

 

 (id: 3310066)

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE