Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Iturbide egoitza eta ospitalea ere bisitatu dituzte

Umeen artean ilusioa eragin dute hiru erregeek eta laguntzaileek

Testua, argazkiak eta bideoak: Gontzal Landa Herbias / 2018ko urtarrilak 5, ostirala

 

Errege Kabalgatak antolaturik, hiru Errege Magoek umore ona eta ilusioa zabaldu dituzte Iturbide egoitzan, desfile jendetsuan eta eskualde-ospitalean.

 

Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek laguntzaile mordo bat izan dituzte, eta elkarrekin Erdialdeko kaleetan ibili dira, neskatila-mutikoen artean harridura eta miresmena eraginez.

 

Herriko plazan Jesus haurtxoa gurtu dute, eta ondoren hitz eta asmo oneko mezuak zabaldu dituzte jendaurrean. Gaur gauean Arrasateko etxebizitza ugari ere bisitatuko dituzte, haurren ilusioa betetzeko asmoz.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE