Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Arrasaten arituko dira asteburuan gure txirrindulari gazteenak
Markuleten izango dira asteburu honetan benjamin, alebin eta infantila mailako txirrindulari gazteak.
Testua: Ibai Trebiño / Argazkia: Dorletako Ama TXE / 2016-05-19

Benjamin, Alebin eta infaltil mailako txirrindulariek hitzordua izango dute datorren zapatuan Arrasateko errepideetan. Markuleteko industrialdean ospatuko da lasterketa arratsaldeko 16.15etatik aurrera eta Dorletako amako txirrindulari gazteenak izango dira bertan.

Bestalde, joan zen asteburuan ospatu ziren Irunen alebin zein infaltil mailako taldekako erlojupeko Gipuzkoako txapelketa eta Arrasateko ordezkariek 10. postua eskuratu zuten. 14:43 minutu behar izan zituen JMA taldeak ibilbidea burutzeko. Alebinetan Dorletako umeek talde mistoa baten barne burutu zuten erlojupekoa.
 
 (id: 3227477)

Kadeteak Urretxun lehiatuko dira
 
Asteburu honetan Urretxun lehiatuko dira Eroskiko kadeteak, eta Toyota taldeko nagusitasuna kolokan jartzea izango dute helburu.   
 
Bestalde,  joan zen asteburuan Gaztetxo trofeoaren barruan, Abadiñon lehiatu ziren Eroski taldeko kadeteak. Azken lasterketan bezala, erakustaldia eman zuen Joseba Lopez gasteiztarrak, eta bera izan zen nagusi Abadiñoko helmugan, bere bolada onari jarraipena emanez. Arrasatearren artean Andoni Azkarate izan zen onena, irabazlearekiko minutu erdi pasatxoko atzerapenarekin 10. postuan helmugaratu zelarik.

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE